Idoia, sekula baino digitalago

Nork
esango zion orain hilabete Idoia Larrañagari blog batean sartu,
erantzun bat idatzi, eta mezuak bidaltzen hasiko zela posta
elektronikoa erabilita? Edo Flickr bisitatuko zuela noiz edo behin,
argazki bila? Edo Skype erabiliko zuela itsasoz bestaldean dagoen beste
pertsona batekin berba egiteko? Eta hori guztia Macbook batean egingo
zuela?


Baina orain astebete
semea Brasilera joan zitzaion, auskalo zenbat denborarako, eta, ikusi
duenean hura bloga eta txata erabiltzen ari dela munduarekin
komunikatzeko, amaren premia gailendu egin da, eta Idoia hasi da,
poliki-poliki,  ordenagailua eta Internet erabiltzen. Bizkor ikasten
du, bere familiaren laguntzarekin, eta horrek bultzatzen du gero eta
aplikazio gehiago erabiltzera.



Gaur egun, semea joan eta egun gutxira, Idoiak Gmail kontu bat dauka,
Skype kontu bat, eta egunero sartzen da Jonen blogean eta Flickr
kontuan,
nobedade bila. Semearen joana mugarri bat izan da Idoiaren
bizitzan. Web 2.0ri esker, baina, hurbil sentitzen da semeagandik. (Argazkian, Idoia eta Zanna).

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 Responses to Idoia, sekula baino digitalago

  1. egilea: birasuegi

    Ja, ja… nere amaren kasu bera da. Nire anaia martxoan Granadara joan zen bizitzera eta ikusiz nola gu biok interneteko tresnak erabiliz komunikatzen ginen, berak ere ikasi nahi zuela esan zidan, eta horretan gabiltza. pixkanaka ari gara, baina dagoeneko amak badu Gmail kontua, eta Gtalk erabiltzen daki (Abisatu gabe jarri nion, eta Argentinan nengoelarik a ze sustoa eman nion pantailaren eskuinaldean kuadrotxoa ikusi zuenean…:-D). Flickr kontua ere badauka eta hemengo argazkiak jartzen ditu anaiak ikusi ditzan, eta alderantziz anaiaren granadako argazkiak ikusten ditu. Bestalde Gnoom-i esker bien artean famili arbola eraikitzen ari gara sarean…

    Argi dagoena da tresna hauek erabilita familiakoen arteko komunikazioa eta harremana hobetu ditekeela.

  2. egilea: idoialarranaga@gmail.com

    Joxe nire koñatu maittia
    Ze sorpreza hartu duten neri buruz egin dozun komentarioa. Egia da zuri eta gure MIRENTXUri esker azi nahizela teknologi munduan apur bat zarten. Jarraituko dut zuen animoekin geiago ikasten. AUPA irakasle

  3. egilea: Iñaki Murua

    Zer, familiako izarrik mediatikoena Ziberespazioan ere hasiko ote da bere disdira zabaltzen?

    Aupa Katxarrina! 😀

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude