Photoshop, online

Adobek sarean jarri berri du Photoshop programaren doako bertsioa. Photoshop Express deritzo, eta nor bere nabigatzailetik sar daiteke bertan. Hori bai, Flash 9 behar da sareko aplikazioa erabiltzeko. Behin izena emanda, ezinbestekoa aplikazioa erabili nahi izanez gero, erabiltzaile bakoitzak 2GB jasotzen ditu bertan bere argazkiak gordetzeko.

Aplikazio berriak aukera ematen du Facebook eta antzeko sareekin bat egiteko, baita Flickr eta tankerako zerbitzuekin. Oraingoz, JPG formatua darabil soilik. Adobek esan du eskaini nahi duela aplikazio hau off-line ere lan egin dezan. Nik erabili dut, eta iruditu zait erabilerraza dela, eta ondo dagoela berarekin oinarrizko edizioak egiteko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 Responses to Photoshop, online

  1. egilea: Joxe (Rojas!)

    Aupa! Ematen du gaurkoan ados jarri garela gaia aukeratzeko orduan, e? Oso itxura ona hartu diot neuk ere Photoshop Expressi. Izatekotan, lizentzia da apur bat beldurgarria, ezta?

    Ondo segi!

    Joxe

  2. egilea: Ibon

    Kaixo,

    Menéameren bidez ikusi dut lizentziaren letra txikia gehiegikeria bat dela: http://tinyurl.com/2k623u

    “you grant Adobe a worldwide, royalty-free, nonexclusive, perpetual, irrevocable, and fully sublicensable license
    to use, distribute, derive revenue or other remuneration from,
    reproduce, modify, adapt, publish, translate, publicly perform and
    publicly display such Content (in whole or in part) and to incorporate
    such Content into other Materials or works in any format or medium now
    known or later developed.

    Atzo bertan Gimp instalatu nuen nere eramangarrian, Gari Araolazaren artikulu honek bultzatuta:

    http://tinyurl.com/3e544y

    Ongi izan.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Irakurri barik nuen lizentzia hori, eta, benetan, gehiegi iruditzen zait. Eskerrik asko bioi horren berri ematearren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude