Egunkaria 5 urte itxita

Egunkaria 5 urte itxita

Bart gauean kode puska bat itsatsi nuen Faroan, gaur hemen sartzen denak ikus dezan goiko mezu hau, baina nik neuk ikusi ez dudanez —beharbada ez ditut gauzak ondo egin—, erabaki dut kartelaren argazkia hona ekartzea.

Eta horrekin batera, nire elkartasunik beroena azaldu nahi diet Euskaldunon Egunkariako inputatu guztiei. Besarkada handi bat.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 erantzun Egunkaria 5 urte itxita-ri

  1. Ondo egin duzu, Joxe, sartzerakoan nik ikusi baitut. Besarkada bat Egunkariako auzipetuentzat!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Unai, oharragatik. Zuri ere, besarkada bat.

  3. egilea: txan

    Ondo zagok alkartasuna adieraztearena, baina hauei bakarrik adierazita zalantza batzuk sortzen zaizkit:
    – Hauek errugabeak dira baina auzitegi berdinak abiarazitako epai-bideak ez? egin, batasuna, askatasuna, jarrai-haika-segi, 18/98 (hauetako batzuk zuretzat ziur errugabeak direla ere baina beste batzuk…zalantzak dituzu?), gestorak, udalbitza,aek…

    – Zergatik ez esan STOP salbuespen egoera guztiei eta zalantzak sorrarazi jendartearen artean bakarrik hauei adierazita? hauek “onak” direla esanda ez al gara esaten ari besteak “txarrak” direla edo besteena behintzat epaileak argitu dezala eta epaia “errespetatu”?

    Nik argi daukat: ELKARTASUNA ETSAIAREN ERASOAK JASATEN DUTEN GUZTIEI ETA NERE AMORRUA GAUR BAKARRIK AKORDATZEN DIENEI ZEINEN ESKUETAN GAREN

    Gogoratu gutxi gora behera horrela esaten zuen ipuin hura: gorriekena etorri ziren eta ni ez nintzen mugitu ez bainintzen gorria, juduengana etorri ziren eta ni ez nintzen mugitu ez bainintzen judua, etabar. azkenean nere bila etorri ziren eta beranduegi ze

  4. egilea: Unai Fdz. de Betoño

    Ex silentio.

Utzi erantzuna Unai Fdz. de Betoño(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude