Jakin nuenean lehen biloba Rodrigo izendatu zuela, ez nion garrantzirik eman. Ordea, irakurri dudanean bigarrenari Pelayo jarri diola, garbi ikusi dut José María Aznar bere familian bertan proiektatzen ari dela bere fantasia Errekonkista zalea.
Musulmanen kontrako tema horretan, bi izen aukeratu ditu bere kumeentzat, Erdi Aroko bi jauntxoren izenetan inspirazio hartuta (Rodrigo Díaz de Vivar, El Cid, eta Don Pelayo), zeinak historiografia frankistak heroitzat erabili baitzituen mairuen kontrako gudu mitifikatuan, eta sinbolotzat ustezko Espainia batu, handi eta librean.
Zein izango da hurrengoa, hirugarrenik baldin badu?
Entzuna dut Adolfo Suarez duke guztiz ohoretuak anaia bat duela Benito izenekoa. Ez dut datua konfirmatzerik izan, dena den.
Neskatoa bada, Jimena, jakina.
Inongo zalantza barik, neska bada Agustina (Aragoikoaren omenez). Pitilinduna izatekotan Emilio (Mola jen erala gogoan).
Zuzenketa txikitxo bat (badakit ez dela oso garrantzitsua baina tira): Hiru dira Aznarren bilobak… zaharrena Alejandro (aita bezala), Rodrigo ta Pelayo.
Eskerrik asko, Ainho! Uste nuen bi zirela. Robert Kennedyren bidetik baldin badoaz, zakukada bat izen beharko dute frankismoaren santoraletik jasotakoak: Jimena, Agustina, Viriato…
Laugarren bat edukiz gero, mutikoa baldin bada akaso Baltasar izan zitekeen, kutsu garaikideagoa emoteko, gaur egungo epaile-superheroiaren omenez. Neskatoa izanez gero, zalantza barik Agustina, nola bestela?