Posta kontuak, bateratuta

Gabonak hasi aurretik, bateratu egin nituen posta elektronikoan dauzkadan kontuak Gmail zerbitzuan. Orain, etxean nagoenean ez daukat zertan joan fakultateko webgunera nire laneko posta begiratzera, eta lanean nagoelarik, ez noa Euskaltelera, kontsultatzeko zer iritsi zaidan etxeko postara. Gmail ireki, eta hor daukat posta guztia, lanekoa eta etxekoa. Bikain.

Bi webgune topatu ditut, gainera, Gmail power users eta How to become a Gmail Jedi Master, eta hor irakasten dute zelan atera etekinik handiena Gmail zerbitzuari. Beraz, hor ari naiz ikasten, Gmail hobeto erabiltzen.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Posta kontuak, bateratuta-ri

  1. egilea: Demonocrazy

    Nire gmail posta eta hotmail posta bateratzen askotan zaiatu naiz, baina errore bat ematen dit. Interneten begira, irakurri dudanez hotmailek POP protokoloa ez du onartzen eta hau da bateraezintasuna sortzen duena. Bestalde nire beste gmail kontu bat bateratzen zaiatzen banaiz errore berdina ematen dit. Ez dakit zeoze geizki in got…

  2. egilea: Josu

    Nik gmailen dauzkat bateratuta fanfarrearen posta, jaietako gazte elkartearena, Eibarko koadrila batzordearena, nire koadrilarena, 87ko Eibarko kintadaren bazkariarena, unibertsitatekoa… eta nire posta helbide pertsonalak. Guztiak bateratuta, eta guztien izenean idatzi dezaket betiko helbidetik. Gozada bat. 🙂

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Democracy! Ni Josu bezain pozik nago, nahiz eta ez dauzkadan berak beste kontu. Kontuari dagokionez, niri lagun batek lagundu zidan hori egiten. Ea baten bat aurkitzen duzun lagun diezazukeena. Zorte on!

Utzi erantzuna Demonocrazy(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude