Urtekako artxiboa: 2007

Bernardo Atxaga, blogari

Webgunea eta bloga ditu Bernardo Atxagak Interneten, txukun askoak, gainera. Hemendik aurrera, Atxagari buruz zerbait zehatza jakin nahi dugunean, Atxaga.org webgunera jo besterik ez dugu izango. Baina zelakoa da Atxaga blogaria? Zoragarri idazten du, paperean bezala. Luze idazten du, eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Befunky: argazkiekin jolasean

Larunbatean izan nuen Befunky aplikazioaren berri, eta orduan bertan eskatu nuen gonbita bat, erreminta probatzeko, izena eman aurretik gonbita bat jaso behar baita. Nik biharamonean jaso nuen. Hauxe duzue nire lehen lana Befunky aplikazioan. Flickr-etik hartu nuen argazki hau, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

8. probintzia, 6. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 6. saioa. Urriaren 21ean egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakSeigarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Zeri esaten zaion trolla Interneten. Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: joxelanda eta Mendiko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Sesame Street

Nahi baduzue zuen seme-alaben ingelesa etxean landu modu entretenigarrian, harpidetu Sesame Street kanalera Miro telebistan, eta 5 minutuko saioak jaitsiko dituzue, jeneralean gai baten ingurukoak, eta oso modu erakargarrian landuak. Konturatu barik, txikiek hiztegia eta ahoskera landuko dute. Irakasle zaretenek, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Bikain

Bai. Atzo aurkeztu nuen HUHEZIn Aurki.com informazio batzailearen gaineko ikerlana, eta epaimahaiak bikain eman zidan. Hala ere, sentipen gazi-gozoa atera nuen aurkezpenetik, nahi eta uste baino luzeagoa irten zitzaidalako aurkezpena. Amaitutakoan, uste osoa nuen hor nonbait ibiliko nintzela hasieran erabakitako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 8 iruzkin

Onkotxipa

Atzo Galdakaoko ospitalean izan nintzen, kontrol eguna nuen-eta. Pozik itzuli nintzen etxera, azterketen emaitzak onak izan baitziren. Berba bat ere ekarri nuen handik: onkotxipa. Jesus Ojanguren medikuak aipatu zidan giza genoma osatu zenetik, minbiziaren inguruko ikerkuntza izugarri aurreratu dela, batez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Miro: telebista eta bideoa Interneten

Astebete pasatxo nabil Miro telebista probatzen nire ordenagailuan. Hiru laguni ere lagundu diet berau instalatzen, harrigarria iruditu baitzait. Bloglines informazio batzaileak nola, Mirok ere halaxe ekartzen ditu telebista programak edo bideoak nork bere ordenagailura, ondoren konputagailuaren pantailan ikusteko. Jakina, aurretik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Prostitutek badakite zelan erabili sarea

AEBetan enpresa askok oraindik ez dakite zelan atera etekina sareari. Prostituzioak, ostera, ederto asko baliatzen ditu sarearen baliabideak negozioa egiteko. Halaxe dio BuzzNetworker webguneak artikulu luze batean. Prostituzioa berezia da, negozio horretan bezeroarekiko harremana zuzena baita. Prostitutek asmatu dute harreman … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

8. probintzia, 5. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 5. saioa. Urriaren 14an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan. EdukiakBoakarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu: Blog motak: pertsonalak, taldekoak, enpresakoak, tematikoak eta fotoblogak. Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan. Bi blog aipagarri: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Zorionak Begori eta Esteñibarko mahastizainei!

Bego emazteak 50 urte bete zituen atzo, mende erdi. Esteñibar baserrian ospatu genuen urtebetetzea, Elorrion, lagunarte zabalean, atzo mahats bilketa eguna izan baikenuen Esteñibarren. Goizeko 09:30ean hasi ginen lanean eta arratsaldeko 16:00ak arte jo eta su aritu ginen. Lan asko, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1