Urtekako artxiboa: 2007

Wiki ekonomia

Herenegun liburu bat erosi nuen, Wikinomics, La nueva economía de las multitudes inteligentes. Egileak Don Tapscott eta Anthony D. Williams dira, eta Paidos Empresa argitaletxeak kaleratu du. Irakurri dudanagatik, liburu interesgarria iruditzen zait Web 2.0 interesatzen zaigunontzat, bertan aztertzen baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

MU, unibertsitate bat Basque Country-koa

Ekainaren 16an EJTA elkarteak —European Journalism Training Association— aho batez onartu zuen Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea elkarteko kide gisa. Antza denez, Cardenal Herrera Unibertsitateko ordezkariak muturra okertu omen zuen, antolatzaileek Basque Countryko unibertsitate moduan aurkeztu baitzuten Mondragon Unibertsitatea, Spain aipatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Jonekin arineketan

Larunbatean Jon Bautistarekin irten ginen arineketan egitera, gure ilobarekin. Jon gure pausoan hasi zen, baina poliki-poliki, bizkortuz joan zen martxa, eta nik hari jarraitu, bera bezala, bizi samar. Bueltan, neuk sakatu nuen aldapa batean, eta hark erraz eutsi. Aldapa amaitutakoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Unai Elorriaga eta zapaburu-euskara

Unai Elorriaga  idazleak zapaburu-euskararen adibide ugari ematen dizkigu Matxinsaltoen belarriak liburuan. Adibide horietan mezua, aditza eta lotura-hitzak aurrean daude. Kafea da likido bat oso-oso beltza eta izkinetan marroia. (6. or.) Latina da hizkuntza bat oso-oso garbia. (8. or.) Piedad da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Laguntza eske Aurki.com-eko harpidedunei

Mezu honen bidez gonbita egin nahi dizuet Aurki.com agregatzailearen harpidedunei, sarean ipini dizuegun galdetegiari erantzuteko. Izan ere, egun hauetan Aurki.com-eko harpidedunek mezu bat jaso duzue, zelan egiten ari naizen azterketa lan bat doktore tesiarekin hasi aurretik, eta mezu horretan ematen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Amaren eskuak

Irakurri berri dut Karmele Jaio idazlearen azken lana, Amaren eskuak. Niretzat errebelazio moduko bat izan da. Ez nuen espero horren idazle gazteak hain ondo adieraztea pertsonok eguneroko lanaren gurpil zoroan bizi ditugun itolarriak. Unai Elorriagari lehen aldiz irakurri nionean bezala, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Porrotaren balioa

Aste honetan The Economist aldizkariak erreportaje bat idatzi du Apple enpresa eta berrikuntzaren gainean. Kazetariak dio beste teknologia enpresek lau ikasgai atera ditzaketela Applen bilakaeratik. Eta laugarrenari deritzo “porrot zuhurra”. Macintosh ordenagailua jaio zen Lisa ordenagailuaren hondakinetatik eta iPhone Motorolak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Noizko tranbia Debagoienean?

Aspaldi ziren hastekoak tranbia ipintzeko lanak Debagoienean, baina hor daude geldi. Atzo Radio Euskadin Julian Erasori entzun nion hitz egiten, Eusko Treneko kontseilari ordezkariari. Esan zuen tranbia oso ona dela, ekologikoa, etab., eta zelan ipiniko den EAEko hiriburuetan, baina Debagoienekoaz… … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Aupa Liechestein!

Atzo iluntzean harrikoa egin bitartean, RNE piztu eta Liechtenstein-Espainia futbol partida entzun nuen tarte batez. Bazirudien Munduko Kopako finala jokatzen ari zirela Brasilen kontra, halakoak baitziren esatarien oihuak. Aurrean, ostera, talde amateur bat zuten, hamaika jokalari futboletik bizi ez direnak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Eta zer?

Gaur gero gutariko edozein izan daiteke berriro ETAren jopuntu. Atzo bertan —hauteskundeak egin ondoren, badaezpada—, ETAk jakinarazi zigun su etena, tregoa, menia edo dena delako hori hautsita dagoela. Hemendik aurrera, hortaz, espero izatekoak izango dira atentatuak, estortsioak, bahiketak eta hilketak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin