Egoera bitxia Wikipedian

Ikusita euskarazko Wikipedian oso gutxi zegoela idatzita Elorrio herriaren gainean, pare bat aste neraman herriaren gaineko informazioa prestatzen. Bi lan hartu nituen horretarako: euskaratzea gaztelaniazko Wikipedian zetorren informazioa, eta hori osatzea.

Atzo gauean, dena prest nuenean, joan nintzen Elorrio izeneko sarrerara, eta konturatu nintzen beste norbaitek egin zuela lan hori nik baino lehenago.

Ondorioak
Hasieran harri eta zur geratu nintzen, ezin nuen sinistu horrelakorik geratu izana. Beste wikipedialariak, gainera, nik egindakoa egin zuen, gaztelaniazko sarrera euskaratu. Hasierako unea igarota, bi ondorio atera nituen:

  1. Osatzea lankidearen lana. Han zegoenaz gain, nik informazio gehiago nuenez, hori erantsi nion sarrerari.
  2. Hurrengorako, hasten naizenean gai batekin, luzea baldin bada, egin ahala argitaratuko dut, itxaron barik dena amaitu arte. Horrela ez dut denborarik galduko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Egoera bitxia Wikipedian-ri

  1. egilea: assar

    Ba niri ere bitxikeria bat gertatu zait oraintxe bertan. Gaur goizean bi artikulu berri sortu ditut wikipedian gehien erabilitako hitzak osatzeko atalean agertzen den zerrendatik hartuta. Paragrafo bat besterik ez dut idatzi bakoitzean, asteburuan bi artikuluok osatzeko asmoa daukat.

    Zure mezua irakurri dut, eta irribarrea atera zait, pentsatu baitut: “A ze nobatoa, gauzak azkarrago egin behar dira Wikipedian…” Bai zera, nire artikulu estreinatu berrietara joan naiz eta norbaitek “zirriborro” gisa sailkatu dituela eta jendea horiek osatzera gonbidatu duela ikusi dut. 🙁 🙂

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, assar, zure kasua partekatzeagatik. Eta zer egin behar da hori gerta ez dadin, seinale bat utzi adierazteko segitzeko asmoa duzula?

  3. egilea: patxi lurra

    Denpora tarte txikiak hartzen badituzu idazteko, “sartu-idatzi-atara” egitea hoberena da. Holan jenteak badaki hortan zabilzala eta ez da sartuko, administratzaileak agian ukitutxo bat edo beste egingo deutsun arren. Holan eginda, normalean, “zeurea” da artikulua. 

    Bestela, oso garrantzitsua da, artikulu barri bat hasi baino lehen, ondo ziurtatzea inork ez dauala dagoeneko egin, askotan beste izenburu bategaz. Kasu honetan be, eginda baegoan eta ez bazara konturatu, aukera deukozu bi artikuluekin bat egitea, aurrekoa osatzea alegia. 

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude