Wikieu-L posta zerrenda

Asteartean, jakin bezain laster posta zerrenda bat sortu zela, Wikieu-L izenekoa, euskarazko Wikipediaren inguruan, berehala eman nuen izena. Eta, nik bezala, beste 27 lagunek ere gauza bera egin zuten. Batzuek esperientzia luzea dute euskarazko Wikipedian, eta beste asko oraintxe hasi gara lehen urratsak egiten. Azken horientzat, ni barne, erreminta ona izango da posta zerrenda, euskarazko Wikipedia hobeto ezagutzeko, eta ikasi beharrekoak barneratzeko.
 
Zuek ere nahi baduzue parte hartu Wikipediaren proiektuan, eman izena Wikieu-L posta zerrendan. Irekia da-eta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

6 Responses to Wikieu-L posta zerrenda

  1. egilea: luistxo

    Wikieu-L da zerrendaren izena.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Luistxo, zuzenketarengatik. Aldatu dut.

  3. egilea: luistxo

    Bai, wikiEU-l izen horrek jarraitzen du Wikipediako zerrenda ofizialen konbentzioa, non eu hori euskararen nazioarteko ISO kodea den.

    Zerrendako mezuak artxibatuta geratuko dira hemen.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker berriro ere, Luistxo! Sekulako lana egiten ari zarete.

  5. egilea: patxi lurra

    Mila esker estekak ipintzearren, Joxe. Lehengo egunean “Sustatu”n irakurri neban posta zerrendarena eta gogoekin gelditu nintzan apuntatzeko, txarto begiratu ez baneban estekarik ez egoalako (halandabe, oraindino nahiko aldrebesa naz informatika kontuekin…).

    Barriro dinot, fitxaje bikaina izan zara Wikipediarako. Geure Ronaldinhoa! Ikusikozu, biziatuko zara!!

     

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Patxi! Zu beti bezain baikor. Ni hasi baino ez naiz egin. Zuen arrastoari jarraitu nahiko nioke, eta nire aletxoa ekarri euskarazko Wikipediari. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude