Podcastak entzuleak gehitzen ditu

Batez beste 46 lagunek entzun dute sarean 8. probintzia, Euskadi Irratian igandero egiten dudan saioa. Lehen atala ez nuen grabatu, eta hori ez dago sarean. Handik aurrerako guztiak zintzilikatu ditut podcast moduan hiru tokitan: Odeon, Faroan eta 8. probintzian. Azken saioa kenduta, oraindik ez baitu astebete egin, horrela banatzen da entzule kopurua podcast bakoitzean.

Irratsaioak Entzuleak
2. saioa 68
3. saioa 67
4. saioa 24
5. saioa 41
6. saioa 33
Batez beste 46,6

Beharbada ez dira asko izango, 46 entzule batez beste, baina pozik egoteko moduan nago, jende horrek entzun baititu podcastak interesa duelako euskal blogosferan. Beraz, irratia iristen ez den jendearengana iristen dira podcastak, eta haren eragina zabaltzen dute.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Podcastak entzuleak gehitzen ditu-ri

  1. egilea: Beñat

    Kaixo Joxe, nik astero entzuten dut podcasta iTunesen bitartez harpidetuta nago. Oso interesgarriak eta entretenigarriak irududitzen zaikit, segi horrela!

    Egia esan duela bi hilabete hasi nintzen podcastak entzuten, eta oso erosoa egiten zait, intereseko irratsaioak nahi dudan orduan entzuten baiditut eta ez irratiak nahi duen orduan ; )

    Ea jende gehiago animatzen den podcastak jartzera, zeren iTunes eta Odeo-n begiratuta zurea eta irratia 2.3 bakarrik aurkitu ditut.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Beñat, animoengatik. Ea jende gehiago animatzen den. Besarkada bat.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude