8. probintzia, 3. saioa

Hemen duzue 8. probintzia irratsaioaren 3. saioa, irailaren 30ean egin genuena Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Hirugarren saioan honako gaien inguruan egin genuen berba:

  1. Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan.
  2. Hiru blog aipagarri: Gaztelumendi.org, Harrikadak eta Patxitrapero.
  3. Zelan egin blog bat.

Saio hau neuk grabatu nuen neure mac ordenagailuan Audio Hijack aplikazioa erabilita. Bihar esango dizuet zelan egin nuen.

powered by ODEO

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

4 erantzun 8. probintzia, 3. saioa-ri

  1. egilea: Patxi

    Joxe, nere amak beti esan izan du nitaz arlotea naizela, beti arlotearena egiten nabilela. Hau erakusten diodanean, unibertsitate batean hitz egiteko gonbitea egin didatela, bere bizitzako pozik haundiena emango diot igual.

    Estimatzen dizut bene-benetan eskeintza, ezin saihestu ordea halako irudipen bat: “baina nola, nitaz ari da? hau konfunditu egin da”. Trapero izena, eta trapero sentitu gainera, zer daukat nik inori erakusteko?

    Edonola ere, eskerrikasko Joxe! A, eta oso txukuna saioa, atsegina eta entzunerreza. Segi holaxe!
     

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Bigarren lauhilekoan deituko dizut, Patxi, egun batean Web 2.0 ikasleen
    aurrera etor zaitezen. Mila esker gonbita onartzeagatik. Besarkada
    handi bat.

  3. egilea: iturri

    Aupa:

    Atzo goizean Más que palabras-en egon nintzen. Hona hemen froga, entzungai. Hamar minutuko elkarrizketa egin zidan Javier Vizcaínok.

    Eguerdian, berriz, amarekin hitz egin nuen eta esan zidan Euskadi Irratian norbaitek aipatu ninduela. Pentsatu nuen zu zinela, Joxe, eta gaur konfirmatu da. Eskerrik asko.

    Amak barrez zioen ez naizela batere “patxadatsua”. Esan nion, zu bezalako gurasoekin zaila dela seme patxadatsua ateratzea.

    Enpin… eskerrik asko berriro ere.

  4. egilea: Bernar

    Gustura entzun ditut (ditugu, txikiak ahotsa entzunda harritu samarra )orain artekoak Joxe, pozik hartu nuen nik neuk zure saioa nire ordenagailuan jaso ahal izango nuen kontua (zure lanari probetxu on ateratzeko asmoz), baina ez dut asmatu  eskuratzen. Besterik ez bada mahats bilketa egunerako lezioa prestatuta ekarri.

    Musu bat, ea EITBk kopiatzen dizun eta eskura jartzen dituen bere produktuak

Utzi erantzuna Patxi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude