Zer moduz ipotxak?

Saridun jatorrak
Abenduaren 13an Goio Aranak eta Mikel Iturriak iPod txiki bana irabazi zuten Sustaturen 5. urteurreneko jaian, Mondragoen. Egun hartan pozik bai pozik abiatu ziren etxera, ezusteko opariarekin, nola etxeratu baitzen kontent Mikel Alvarez, hura ere iPod handi batekin poltsikoan. Baina zer moduz joan zaizue ipotxekin lagunak? Erabiltzen duzue? Aldatu egin dizue musika entzuteko modua?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

6 erantzun Zer moduz ipotxak?-ri

  1. egilea: Luistxo

    Goiok eskuan duena zer da, iPotxa ala didgeridoo bat?

  2. egilea: Goio A.

    Ba, ni oso gustura nabil Ipotxarekin… orain arte sekula ez dut paseatu izan musika entzun ahala eta orain askotan.

    Arazo bat aurkitu diot… behin norberaren musika sartuta Ipotxean ezin da musika hori beste ordenadore batera pasatu (hangoarekin ordezkatu zure musika bai, baina, kontrakorik ezin), hau da, ez du  informazioa batetik bestera pasatzeko balio (edo nik behintzen ez diot horretarako biderik aurkitu) eta beraz, zure musika ezin duzu beste batzurekin partekatku. Bestela? tremendo!

    Kañabera zati luze hori han zegoen lore artean… eta, ezin zaborrerako utzi; orain, sukaldeko ezkiña baten dago. Diogenes sindromea?

  3. egilea: Nahikari

    Aurten Olentzero jator portatu da eta 30GBko Ipod bat ekarri dit. Sekulako inbentoa! Mp3ari kariño itzela nion, baina Ipod-aren kalitatea oso ona da. Oso gustora katxarroarekin!

  4. egilea: Ijito

    Niri autoan musika entzuteko modua aldatu dit. Ipotxeko musika entzuten dut autoan, Mp3ko musika kasetaren bitartez entzuteko aparailuaren bitartez. Orain lehen baino gehiago gozatzen dut gidatzean.

  5. egilea: iturri

    Aupa:

    Iturrik lapurtu dio didgeridoo-a Goiori eta horretan dabil.

    Lotsatuta aitortu behar dut oraindik ez dudala piztu.

    Enpin… hiru gure aita eta 2007-2008an “Euskal Kulturaren Transmisio”ari buruzko graduondokoa.

  6. egilea: Eneko

    Harrigarria bada ere, izunak jarrri nahi ditu Carl Krueger  senadoreak  NY-en ipotxa entzuten  kalean oinez edo saltaka ibiltzeagatik ! Uffa, ba pentsa kotxean …

Utzi erantzuna iturri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude