Hilabetekako artxiboa: otsaila 2007

Hamaika ikusteko XXI. mendean

Prospektiban irakurri dut, Eneko Astigarragaren blog beti interesgarrian, mende honetan zenbat berrikuntza ikusiko ditugun, Eric de Riedmatten adituaren arabera: Eskuko telefonoa belarrian txertatua (2012). Aldibereko itzultzailea (2019). Ehun argitsuak (2026). Odol artifiziala (2018). Etiketa adimentsua (2037). Lehen giza kokalekuak Marten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Copyright auzitan

Joost Smiers irakasle holandarrak, zeinak irakasten baititu Artearen Zientzia Politikoak Utrecht-eko Arte Eskolaren Ikerkuntza eta Ekonomia Taldean, liburu bat kaleratu berri du gaztelaniaz Gedisa argitaletxean: “Un mundo sin copyright”. Smiers-en iritziz, ezabatu egin behar da copyright delakoa, “sistema horrek soilik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Blogosferak, 10 urte

Laster blogosferak 10 urte beteko ditu. Izan ere, 1997ko apirilaren 1ean Dave Winer-ek argitaratu zuen lehen mezua Scripting News Interneteko lehen blogtzat jotzen den agerkarian. Gehiago jakin nahi baduzue blogosferaren historia laburraz irakurri José Luis Orihuela irakaslearen artikulu hau. Hamar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Kainismoa

Gure auzoko Txapasek esango lukeen moduan, “de puta a puta, taconazo”. Horrela bide dabiltza Eusko Alderdi Jeltzalean Gipuzkoako ahaldun nagusiaren ondorengoa dela eta. Jon Jauregiren gaineko susmoak kaleratu zirenean, lehenengo gauza pentsatu nuen informazio hori EAJtik bertatik irten zela, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Egoak hegan

Arrakastak zorabioa dakar. Barça izan zen iazko futbol talderik distiratsuena Europan. Aurten elkarri mokoka dihardute hango oilarrek. Bistan da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Bi liburu gomendagarri

Azken aldian bi liburu irakurri ditut zein baino zein gusturago. Biak bada, gomendatzeko modukoak: Mutiko autista baten gorabeherakTxiripaz erosi nuen liburu hau —Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia, Mark Haddonek idatzia eta Igelak argitaratua— denborapasa gisa okulistaren itxaron gelarako. Hasieratik harrapatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 4 iruzkin

Creative Commons

Joan den osteguna ezkero blog honetako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Horrek esan nahi du: irakurlea aske da hemengo lanak kopiatu, banatu eta jendaurrean zabaltzeko eta lan eratorriak egiteko, hau da, hemengo lanetan oinarritu beste garatuagoak sortzeko. Flckr argazki sortaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Dantzan.com

Atzo Oier Araolaza ezagutu nuen. Banuen bere aditzea, blogari moduan eta dantzari bezala, baina inoiz berarekin berba egin barik nengoen. Berak sortu du Euskal Herriko webgunerik politena, eta interesgarrienetako bat: Dantzan.com Urbeltz handia nola, Oier Araolaza ere mugarri bat bihurtzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Kontrola

Atzo arratsaldean, lanetik etxera bidean Kanpazar gora nentorrela bide berritik, Sara jatetxera iritsi aurretik kontrol bat ezarria zuen Goardia Zibilak. Stop. Morrosko bat aurreko autoari begira, esku artean metralladora duela eta belarri inguruan mikro bat. Zalantzatan dago, baina aurrera egiteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Liburutegi digitalari sufre usaina dario

Google enpresaren asmoa liburutegi zibernetiko erraldoi bat egiteko, ez zaio bat ere gustatu Karlos Linazasoro idazle eta liburuzainari. “Liburuaren geroa beltza da”. Horrela hasi zuen bere asteroko zutabea otsailaren 8ko DV egunkarian. Google-en lana, kritikoek diotenez, teknikoa da huts hutsean: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 7 iruzkin