Atzo gertatu zitzaidan. Lagun bati bidali nion mezu elektroniko bat, eta hor Gurutze Irizarren izena aipatu behar nion. Baina idazteko orduan, ezin gogoratu Gurutzeren izena. Ezin nuen sinistu: Gurutzeren aurpegia ikusten nuen argi eta garbi, gogoan nituen haren neba-arreba zenbaiten izenak, baina ezin harenaz gogoratu.
Orduan bururatu zitzaidan Googleri laguntza eskatzea. Idatzi nuen “Irizar + Sahara”, eta han aurkitu nuen behar nuen erantzuna: Gurutze. Arnasa hartu nuen. Eskerrak adimenak modu bat baino gehiago dituela jopuntu batera iristeko, kasu honetan zeharka, nekizkien bi elementu erabilita (“Irizar + Sahara”). Pentsatu nuen, orobat, Google bezalako bilatzaile bat inguruan edukitzeak eramangarriagoa egin dezakeela nire zahartzaroa, oroimenak kale egiten duenean batez ere.
Ez da Googleren beharrik izango Joxe. Zure bizibloga izango dezu.
Zahartzaroaren sintomak dira horiek, urteak aurrera doaz eta buruko neuronak berriz atzera.Lasai hartu aldaketa, eta google alboan eduki.