JA 34

Atzo eguerdian amarenean nengoela, manta zahar bat hartu esku artean, eta konturatu nintzen letra gorri batzuk zituela ertz batean: JA 34. Orduan gogoratu nintzen neuk nituela hizki eta zenbaki horiek Saturrarango seminarioan sartu nintzenean, 11 urterekin. Manta hura ordukoa zen.

Mantak ez ezik, nirekin neramatzan arropa guztiek zituzten josita hizki eta zenbaki horiek: izarak, barruko arropak, alkandorak, prakak, galtzerdiak… Nire izen-deituren hasierako hizkiak ziren, eta zenbaki bat. Urteak egin nituen arropa haiekin, eta uste nuen denak suntsituta zeudela, baina denborak ematen du, bai, ezustekorik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun JA 34-ri

  1. egilea: Isis

    Atsegina egingo zitzaizun garai haietako arropak amaren etxean ikustea, zure ibilbidearen zati bat batira.Historiaren zabelean gordeta daude, zorionak!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Manta baino ez nuen ikusi han, baina ez nuen emozio berezirik izan. Oroimen ugari, hori bai.

  3. egilea: Gotzo

    Jakingo duzu urteak direla bota zutela seminario hura. Orain, Arrigorri eta Saturraran hondartzak lotzen dituen pasealekua dago, eta bertatik ondo baino hobeto ikusten da hondartzan enkallata dagoen itsasontzia.

Utzi erantzuna Isis(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude