Hilabetekako artxiboa: azaroa 2006

Azken hitzordua

A zer nobela puska irakurri dudan egun hauetan, gaixorik nengoela: Azken hitzordua, Sandor Marai idazle hungariarrak idatzia eta Igela argitaletxeak argitaratua. Hariaren garapenak harritu nau, eta orobat harritu nau idazleak zenbateraino ezagutzen dituen giza izaeraren barrenak. Zorionak Xabier Olarrari, bera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

SMSen gainbehera?

Nuance izeneko enpresa batek sortu du teknologia bat sakelako telefonoentzat, eta horren bidez telefonoak testu bihurtzen ditu norberak esandako hitzak. Ez teklaturik, ez eta idatzi beharrik ere. Bideo honetan duzue froga bat, bertan ikusten baitira SMSa eta teknologia berria lehian. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Zorionak!

Bi urte pasatu dira gaur bezalako egun batean Faroa piztu nuenetik, eta berrogeita hamalau urte munduratu nintzenetik. Gaur azaroak zortzi ditu, eta nire urtebetetzea da. Zuek ere ondo pasatu eguna!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 20 iruzkin

Pneumoniak jota, ohean

Hau da, hau! Joan den ostegunean pozik idatzi nuen hainbat urteren ondoren, lasterka egin nuelako Urkulu urtegiko itzulia. Ostirala ezkero, berriz, ohean nago pneumoniak jota. Zazpi egunez antibiotikoak hartu beharra daukat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin

Andoainen esandakoak Web 2.0ren gainean

Ostegun iluntzean mahai inguru bat egin zen Andoainen, Bastero kultura etxean. Gaia: Web 2.0: Interneten bigarren iraultza. Hona hemen nik han esandakoa. Eskerrik asko, Nekane. Arratsalde on denoi. Hasi aurretik, eskerrak eman nahi dizkiet Andoaingo Udalari eta Euskal Kultur Erakundeari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Urkulun lasterka

tagzaniapasteUrkulu map – Tagzania Herenegun eguerdian Urkulun izan nintzen, Aretxabaletak Aozaratza auzoan duen urtegian, eta han buelta eman nion urtegiari lasterka, zazpi bat kilometro guztira. Lauzpabost urte izango ziren azken aldiz Urkulun izan nintzenetik, eta aldatuta aurkitu nuen ingurua, lehen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina