SMSen gainbehera?

Nuance izeneko enpresa batek sortu du teknologia bat sakelako telefonoentzat, eta horren bidez telefonoak testu bihurtzen ditu norberak esandako hitzak. Ez teklaturik, ez eta idatzi beharrik ere. Bideo honetan duzue froga bat, bertan ikusten baitira SMSa eta teknologia berria lehian. Ikusgarria. Hala ere, zuek ere egin ahal duzue froga hemen klik eginda, hor agertzen den demoan.

Nuancek 99 dolarretan saltzen du software hori, baina ez nintzateke harrituko laster agertzen bada sarean Web 2.0 enpresa batek eskainia. Oraingoz ingelesez, jakina.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun SMSen gainbehera?-ri

  1. egilea: Josu

    Kaixo Joxe,

    Egia esan nik zalantzan jartzen dut honek SMSetan izango duen eragina. Askotan SMSa aukeratzen dugu, eta ez soinu bidezko komunikazioa, gure intimitatea hautsi dezakeela uste dugulako. Adibidez autobusean goazela. Batzuei berdin zaie inguruan zer edo zein dagoen. Baina beste batzuek ezin diete bere hitzei askatasuna eman. SMSekin, aldiz, luzeera mugatua badute ere, ba bai. Inor ez da enteratzen zertan gabiltzan, eta SMSen gako hori hausten du honek.

    Horrelako asmakizunei etorkizun handiagoa ikusten diet epaiketa, prentsaurreko eta elkarrizketak transkribitzeko, kazetarien lana sinplifikatzeko.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Josu! Izan liteke, bai, zuk diozuna. Lehendik ez zitzaidan hori okurritu, baina komunikazio modu horrek badu arlo psikologiko bat, eta hori aintzat hartzekoa izan daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude