Applen zekenkeria

Atzo Odeo zelan erabili irakatsi behar nuela-eta, bezperan podcast bat egin nuen, pauso guztiak ondo gogoratzeko. Arazoak izan nituenez Flock nabigatzailearekin –antza denez, Odeo bakarrik dabil Mozilla Fundazioaren nabigatzaileekin–, erabaki nuen GarageBand erailtzea, Applek Mac guztietan sartzen duen programa musika-eta egiteko, ondoren grabatutakoa esportatzeko Odeora. Baina Applek ez zidan lana erraztu.
 
Logikoena izango litzateke audioa gordetzerakoan GarageBandek berak aukera eskaintzea hainbat formaturen artean, tartean mp3, berau baita denetan hedatuena. Aitzitik, GarageBandek erabiltzen du AAC formatua, Applek darabilena iPod guztietan. Hortaz, nahi duenak grabatutakoa mp3ra ekarri, hainbat aldaketa egin behar ditu GarageBanden bertan eta iTunes aplikazioan, azken batean iTunes-ek egiten baitu konbertsioa.
 
Haserretu egin nintzen Applekin, kontu horietan Microsoftek bezala jokatzen baitu, berak ahalik eta diru gehien egiteko, murriztu egiten ditu-eta erabiltzaileon aukerak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

2 Responses to Applen zekenkeria

  1. egilea: joxe

    Ai amigo! Ongi etorri maczale ernegatuen klubera!

    Esan ‘kaixo’ Ubunturi! XD

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Ez pentsa, tokaio, gero eta gehiago begiratzen ari naiz noranzko horretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude