Sustatu, ia bost urte atzera eginda

Harrituta irakurri diot Gari Araolazari orain ia bost urte neuk idatzi nuela lehen mezua Sustatun, ez bainintzen horrekin gogoratzen. Eta poztu egin naiz, oparitzat hartu dut, ustegabeko erregaloa, niretzat Sustatu webgune berezia delako.

Hasiera hartan ez genekien nola idatzi ere blog batean, ikasten ari baikinen bloga bera zer zen. Eskerrak, Luistxo eta Gari bera genituen atzean, aholkuak eman eta bidea erakusten.

Lehen mezu hura prentsa ohar soila izan zen, ezer originalik ez. Halaber, ez nuen loturarik eskaini —gaur egun oso gutxitan egiten dut hori—, errazago egin zitzaidan, antza, pare bat hitz azpimarratzea, efektu antzekoa lortzeko. Hala ere, lehen mezu hark bazituen zenbait elementu, gerora asko landu ditugunak:

  • Izenburu motza, lerro batekoa.
  • Sarrera ondo definitua.
  • Artikulu laburra.

Urte hauetan ia 4.000 albiste argitaratu ditu Sustatuk, halaxe dio Garik, eta, bai, ospatu egin beharko dugu bosgarren urtehurrena, merezi du-eta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Sustatu, ia bost urte atzera eginda bidalketan

  1. egilea: iturri

    Kaixo Joxe:

    Noizean behin Sustatura mezuak bidaliz hasi nintzen ni ere blogintzan. Eta poztekoa atzera begiratzea, horrelako ibilbidea ikusteko.

    Zorionak zuri ere, zorionak Sustatuzaleei.

Utzi erantzuna iturri(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude