Google Analytics

Atzo ikastaro batean izan nintzen Gasteizen, nola atera etekinik handiena Google Analytics programari. Bost orduko saioa izan zen, Multiplica enpresako bi lagunek emanda, Araba Enpresa Digitala erakundearen babespean. Burua datuz beteta, baina gustura itzuli nintzen, Google Analytics aparta baita.

Nik interesa dut programa horretan, berau erabiliko dugulako neurtzeko zer trafiko dabilen Mondragon Unibertsitatearen webgune berrian. Hala ere, atzoko entzule gehienak informatikariak ziren, eta ikastaroaren zati handi bat haiei zuzendu zitzaien.

Banuen programa horren berri azalekoa, baina harrituta itzuli nintzen zelako posibilitateak eskaintzen dituen webgune bateko trafikoa jakin eta horren arabera neurriak hartzeko erakundearen marketinean eta webgunearen diseinuan edo kudeaketan. Orain apunteak berriro irakurri, eta batez ere programan saltseatu egin behar dut, ikasitakoa ahantzi ez eta programa ganora apur batez erabiltzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun Google Analytics-ri

  1. egilea: Iban Arantzabal

    Ikastaro horretan esandakoak ez dituzte sarean jarri? Ikastaro-emaleek erabilitako materiala ez dago inon?

    Interesa piztu zaigu-eta… Goienatik ere egon zen lagun bat eta iritzi berekoa da. Zati handi bat informatikariendako zela…

    Iban

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Nik dakidala, han esandakorik ez dute sarean ezarri, seguruenik horretatik egiten dutelako dirua, ikastaroak ematetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude