Harrituta nago zein denbora laburrean iritsi naizen 40 minutu egitera lasterka. Igartzen dut, gainera, ondo noala, estuasunik gabe. Nago ez ote den Prednisonaren eragina, bestela nola ulertu hilabete eta erdian iritsi izana maila horretara hiru urte eta erdi igarota ezer egin gabe? Patxi Lurra lagunari galdetu behar diot ea Prednisonak izan lezakeen dopinaren antzeko eraginik.
Lasterka egiteak, bestalde, izan bide du bestelako eraginik nigan. Inoiz baino Prednisona gutxiago hartzen ari naiz, baina, aurrekoetan ez bezala, oraingoz ez dut ageriko arazorik izan. Badirudi lasterka egiteak behartzen duela nire gorputza kortikoide horiek berez errazago sortzera lehen baino.
Horrela balitz, arineketa egiteak mesede hirukoitza eragingo lidake: sasoian jartzea, prednisona kentzerakoan arazorik ez izatea eta hezurrak indartzea, ezinbestekoa aurre egiteko osteoporosiari, zeina prednisona denbora luzez hartzeak eragiten baitu.
Zelabait, bai, bai izango dala Prednisonaren eragina. Bejondeizula! Baina, zeuk esan legez, zeure gorputzak eta, agian garrantzitsuagoa, zeure buruak eta kemenak egiten dabe gainontzekoa. Gogoz ekiten deutsazu, Joxe, eta horrek markatzen dau diferentzia.
Ez dakit konparaketa onartuko deustazun, baina nago Lance Armstrongeri antzeko zeozer gertatu izan jakola.
Biba zu!
Banengoen, ba, ni! Baina ez zait bat ere inporta. Prednisona hartu beharra dudan bitartean, aprobetxatuko dut hankak-eta indartzeko, horixe baitzen, besteak beste, hasierako helburua. Mila esker, Patxi, eta besarkada handi bat.