Mugarri bat gehiago

Atzo, ia lau urtez lehenengo aldiz, Bego emaztearekin batera irten nintzen arineketan egitera, Miren alaba alboan genuela bizikleta gainean. Errepidera irten ginen, eta ordu erdi egin, gelditu barik. Oraindik ez daukat Begok duen erraztasuna, hauspoak bete egin zitzaizkidan tarteka, baina arineketaldi gogoangarria izan zen hirurontzat.

Lasterka egiteko modua aldatu nuenetik, izugarri aurreratu dut nire hasierako asmoetan, minik hartu barik, gainera. Hiru astean iritsi nintzen hogei minutu egitera, gelditu barik. Eta orain astebete, ordu erdi egin nuen errepidean. Noski, sasoi batean baino dezente astiroago noa orain, baina berdin-berdin balio dit, minik hartzen ez dudan bitartean hankak indartzen joango dira-eta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

5 erantzun Mugarri bat gehiago-ri

  1. egilea: Gorka Etxabe

    Aupa, Joxe!
    Bi aste barru egingo dugu Urkuluko itzulia.
    40 minututan egingo dugu, ezta?

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko bioi, animoengatik. Gorka, hori egingo dugu, baina aurrerago. Oraindik poliki-poliki joan beharra daukat, eta ordu erdia lasai eta ondo egiten dudanean, orduan hasiko naiz noizbehinka 40 minutu egiten. Dena dela, eskerrik asko eskaintzagatik. Egingo dugu. Besarkada bat.

  3. egilea: patxi lurra

    Gauza “txiki” hauek handiak dira norberarentzat, ondo baino hobeto ulertzen zaitut, Joxe. Ipini dozun mugarri hau Anbotora ailegatzea modukoa izan leike, baina biharkoa Monte Perdido bezalakoa, etzikoa Mont Blanc… Biba zu!

    Geu be gauza txikiez disfrutatzen gabilz egunotan, Pello jaio izan danetik. Bizimodu barri honetan, domekan Elorridxora jungo bagina “Ibilaldi”ra, geuretzako be Anbotora igotea bezalakoa izango zan. Eta kotxea hartu eta Donostira jungo garenean, Monte Perdidora legez. Eta Nafarroara jungo garenean…

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Zorionak, Patxi, Pellogatik eta horrek ekarriko dizuen guztiagatik. Horrek bai merezi du. Edonora zoaztela, ondo-ondo ibili, eta disfrutatu umeaz. Besarkada bat.

Utzi erantzuna Joxe Aranzabal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude