Apirilaren 24an hasi nintzen berriro lasterka egiten. Elorrioko futbol zelaira joan, eta hantxe hasi nintzen, belar artifizialaren gainean, tipi-tapa, lasterraldiak eta oinez aldiak tartekatzen. Hasiera xumea izan zen oso: minutu bat arineketan eta minutu bat oinez, horrela hogei minutu bete arte. Gaur, berriz, lau minutu arineketan eta minutu bat oinez. Hala ere, horretara iristeko, aldatu behar izan dut arineketan egiteko modua.
Ikusirik berriz ere min hartzen nuela ezkerreko hankan, Akilesen zainean, erabaki nuen beste modu batean lasterka egitea, buru gainean sabai bat banu bezala, burutik gertu, edozein modutan ere saihestu beharrekoa. Hori dela eta, hankak gutxiago jasotzen ditut arineketan egiterakoan, eta, beraz, lurra kolpatu ere, gutxiago.
Horri esker, azken astean ez dut minik hartu. Horrela segituz gero, hankak indartuz joango dira eta arazo gutxiago izango dut aurrerantzean. Beraz, gutxieneko maila bat hartu arte, sistema horrekin segituko dut, hori bai, arineketaldiak eta oinez aldiak tartekatuz. Piano-piano.
Hori da, apurke-apurke! Birritan operatu eta gero hankatik ikasi behar izan nuen ibiltzen, mina ez hartzeko. Ez nago erren, baina badakit nola zapaldu, ze erritmo erabili, … ume txikiak bezala.
Zorionak!
Animo, korrikalari.