Larraitz eta Oskar gure ilobak dira, eta maiatzaren 3an alabatxo bat izan zuten, Paula. Jaio berriak gure amaren izena eramango du. Izan ere, familian bi Paula izango ditugu orain: gure ama, mater familias sendoa, eta jaio berria. Atzo izan ginen Gurutzetako Ospitalean, eta pozik eta onik ikusi genituen denak: guraso berriak, aiton-amonak, izeko-osabak eta gure Miren, pozez zoratzen lehengusin txikia besoetan izanda.
Berria jákin nuenean, Julen Lekuonaren abesti hura parafraseatzeko gogoa egin zitzaidan: kanta dezagun denok, hau degun alaia, Paula jaio da-eta, kanta aleluia!
Goiko argazkian Bego, Miren eta Paula jaio berria agertzen dira. Argazki gehiago, hemen
Zorionak! Umeak biziaz beterik daude.
Zorionak!
Hau da hau marka! Ni neu ere Maiatzak 3.ekoa, Euskal Herritik kanpoko lehenengo urtea, herriminak joa, Paula izeneko lagun Galizar bat eta aita minbizidun bat dauzkana…
Indarberritzen gaituzu, Joxe