Mondragoe, a zer anabasa!

Sorry, your browser doesn’t support iframes.

Halaxe da, bai, Arrasate hankaz gora dago, jasota. Mutur batean, Kataide eta Eroskiko lotune amaigabea egiten; barrurago, kiroldegia, Gelmako etxeak eta Zerrajerakoak; erdigunean, lurrazpiko aparkalekuak; harago, autobidea… Orain, berriz, hiru hilabeterako itxi dute Kanpazartik Mondragoera doan bide zaharra, eta, horren ondorioz, ordu gorrietan sekulako auto iladak antolatzen ari dira Kataideko biribilgunean, autobidea bukatzen den lekuan. Eta, hori gutxi balitz, laster hasiko dira lanak Olandixoko tunela eta tranbiaren bidea egiteko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to Mondragoe, a zer anabasa!

  1. Ze esanik bez Joxe.
    Bart, Eskoriatzatik bueltan sartu nok Arrasatera, autopistatik joan beharrean, Kanpazar eta Elorriotik joateko esperantzagaz. Hiru lau txakur txiki aurreratzeagatik, badakik.

    Zer zuan ha! Autoz betetako kaleak, -ah! eguena- pentsatu naioan, martxia egongo dok hemen. Bai zera, anabasa, kaosa, autoen eremua, obren herria. Obrak hemen, obrak han, makina bat makina, burdina alde guztietan, basea eta zikina…

    Gurutzatu naioan Arrasate osoa, eta han, gorantza egiteko nintzoan momentuan… dana itxita. Atzera be, buelta patras! Batetik bestera. Inon ezer patxadaz adierazi barik.

    Moskeoa hartutakoa, letxe txarra, eguraldi eskasa, belainoa Kanpazar gainean, eta belu etxera… aitzikariarik ez ganera.

  2. egilea: patxi lurra

    “Hiru hilabeterako itxi dute Kanpazartik Mondragoera doan bide zaharra.”

    Hiru hilabeterako? Eneeee!! Biribilgune hartan nahikoa trafikoa ez bageneukan… To/No trafikoa t’erdi!

    Ea, behintzat, hortik Eroskiko biribilgunerainoko tartea bikoizten amaituko diran…

Utzi erantzuna Needle(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude