Castellano ala español?

Egun hauetan bilera dezente egiten ari gara Mondragon Unibertsitatearen webgunea berritzeko. Horietako batean, eztabaida piztu zen: webguneko edukiak gaztelaniaz irakurri nahi dituenari nola adierazi behar diogu goiko loturan, castellano ipinita ala *español* idatzita? Ni bigarrenaren aldekoa naiz.

Kasu honetan, abiapuntua da Internet. Horrek esan nahi du MUren webgune horretan edonor sar daitekeela: Australia, Malasia, Quebec, Hego Afrika, Israel, Erresuma Batua, Egipto, Suedia, Hego Amerika, Alaska, Errusia, Polonia… edonondik sar daiteke jendea informazio bila. Hori dela eta, webguneko edukiak seguruenik lau hizkuntzatan ipiniko ditugu: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Zalantza, ordea, zegoen gaztelania nola adierazi, castellano ala *español. Ni español jartzearen aldekoa naiz, hitz hori askoz ere ezagunagoa delako munduan castellano* baino, baita Hego Ameriketan ere. Beraz, logikoa da adieraztea jende gehienak ezagutzen eta erabiltzen duen hitza.

Español hitza jartzeak ez du esan nahi webgune hori espainola denik, nola english ipintzeak ez baitu esan gura webgunea ingelesa denik, aitzitik, esan nahi du lotura horretan klik eginez gero, webgune horretako edukiak hizkuntza horretan irakurri ahal izango direla.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

4 erantzun Castellano ala español?-ri

  1. egilea: Luistxo

    Euskal Herriko kontestuan, castellano izan daiteke egokiago, eta hortaz, logikoa da hala ikustea, adibidez, Eskoriatzako udalaren gunean.
    Baina nazioarteko audientziari begira, *español* duda barik. Beti ere hizkuntza aukera, ahal bada, hizkuntza bakoitzean berea, eta letraz adierazia.

  2. egilea: metaltrainer

    Zuek emandako arrazoiez gain, niri Español gustatzen zait beraien burua abertzaletzat daukaten baskoentzat. ¿Lo quieres en castellano? ¡pues toma español!

  3. egilea: Unai

    Nik beti “español” erabiltzen dut.

  4. egilea: Aitzi

    Nire ustetan “castellano” erabiltzea da egokiago, izan ere, hori da hizkuntzaren izena bera: “castellano” edo “lengua española”. Ulertzen dut zuen ikuspuntua, eta egia da munduan zehar jende gehienak “español” legez ezagutzen duela, baina agian internet bezalako hedabideak egokiak izan daitezke jendeak benetan jakin dezan hizkuntzaren izena zein den. Hala ere, zuen erabakia zentzuzkoa iruditzen zaidala esan beharrean nago.

Utzi erantzuna Aitzi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude