PDFak egin Acrobat barik

Webgune bat aurkitu dut, ExpressPDF, non edozein word dokumentu edo web orri PDF bihur daitekeen, doan. Ez dago izena eman beharrik, baina bost bat ordu behar dira bidalitako dokumentua PDF egina jasotzeko.

Urrats hauek egin behar dira PDFak egiteko:

  1. Aukeratu zein den jatorrizko dokumentua, word dokumentu bat ala web orri bat (oraingoz excel indargabetuta dago).
  2. Word dokumentu bat baldin bada, hautatu artxiboa zure ordenagailuan. Web orri bat baldin bada, kopiatu zer helbidetan dagoen, URL helbidea alegia.
  3. Sartu zure helbide elektronikoa.
  4. Sakatu “Convert to pdf” botoiari, dokumentua pdf bihurtzeko.

Dokumentua prest dagoenean, mezu bat jasoko duzu zeure postan. ExpressPDF webgunearen mezu bat, eta hor esango dizu klik egiteko mezuaren esaldi batean, zuk bidalitako dokumentua jasotzeko PDF moduan. Mezu horrek eramango zaitu webgunera, eta han berriz egin beharko duzu klik, dokumentua jaisteko.

Nik bi PDF egin ditut, bat word dokumentua, eta bestea web orri bat, eta biak etorri zaizkit ondo eginda, nik bidali baino bost ordu geroago.

Nire esperientzia

Beraz, kontuan hartzeko webgune bat, batez ere norbera bere ohiko ordenagailutik kanpo dabilenean, eta presa barik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

7 erantzun PDFak egin Acrobat barik-ri

  1. egilea: oier

    Kaixo Joxe,

    Nik ez daukat PDFak egiteko programarik eta beti sareko sistemak erabiltzen ditut. Normalean PDFonline izenekoa erabiltzen dut. Erraz eta azkar egiten ditu pdf-ak eta postara bidaltzen dizkizu 2-3 minututan.

    Ondo segi, oier.

  2. egilea: Ikaro

    PDF-ak sortzeko sareko bi sistema hauek dira erabilgarriak. PDFonline-k bi abantaila ditu ExpressPDF-ren aurrean, askoz azkarragoa da konbertsioan eta formatu gehiago onartzen ditu PDF bihurtzeko. Hala ere nire kasuan ExpressPDF aukera interesgarriagoa da, dokumentuen gehiengo tamainua 20MB-ekoa izan bait daiteke, PDFonline-k 2MB-ra mugatzen ditu dokumentuak aldiz.

  3. egilea: elhorri

    OpenOffice-k badu dokumentuak pdf formatuan gordetzeko aukera. Zain egon gabe, inora bidali gabe… “File > Export as PDF” eta kito.

  4. egilea: Iñaki

    Nik beste bat ezagutu eta erabiltzen nuen, eta Joxek esandakoa baino azkarragoa da. Arazotxo bat ikusten diot: sortutako pdf dokumentu berriak bolumen handikoak izan ohi dira.

  5. egilea: Ricardo

    Aspalditxo nire blogean dokumentuak PDF formatura aldatzeko programa sorta bat aipatu nuen, denak doan. Inori interesatzen bazaio, hona mezuaren permalinka.

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko guztioi, izugarri aberastu baituzue hasierako mezua, beste aplikazio batzuen berri emanda. Zorionez, bada non aukeratu.

  7. egilea: arreitu

    Beste batek ere esan dizu, baina niretzat onena openoffice.

    Word, excel, powerpoint, …., openoffice-ekin zabaldu eta klik batekin berahala sortzen dizu pdf fitxategia.

    Hurrengo pausua, dokumentuak zuzenan openoffice erabiliz sortzea, MS Office alde batera lagata.

Utzi erantzuna Ikaro(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude