Atzo bazkari-omenaldi bat izan genuen Ormaiztegin, urte bat bete baita Salem Hach-Embarek laguna hil zela. 70 lagun inguru elkartu ginen Gurutze Irizar emaztea eta Beñat eta Garazi seme-alaben inguruan, erakusteko gure atxikimendua eta maitasuna.
Saharako erresistentziak, bestalde, argazki batzuk ezarri ditu Flickr zerbitzuan, eta hor ikus daiteke nolako jipoiak eta torturak ari diren nozitzen Sahara okupatuko bizilagunak Marokoko indar okupatzaileen eskutik.
Indar okupatzaileak alde guztietan berdin. Ihaz Tinduf-eko kanpamenduetan egon nintzen eta gertutik jarraitu nuen haien egoera. Aste bete nahiko izan zen haien bihotz zabalaz ohartzeko. Gure gizartean ondo ikusiak daude baina ez dakit ez ote den geure burua zuritzeko besterik. Zerbait gehiago egin beharko genuke. Besarkada bat Gurutzeri.