Atzo bilkura eguna genuen euskal blogariok Kafe Antzokian, Bilbon. Irratia.com-ek bost urte bete dituela-eta B&B 2.0 antolatu zuten irratiko lagunek. Joateko asmoa nuen, baina bezperan katarroa hartu nuen, eta atzo ia egun osoa ohean igaro.
Arratsaldeko 20:30ak inguruan, hala ere, txoritokira igo, eta bisita bat egin nuen hainbat blogetan: Sustatu, Gaztelumendi,org, Prospektiba eta e-gor, besteak beste, jo eta ke ari ziren, bilkuraren berri ematen. Hirugarrenaren zain geratuko naiz.
Eskerrik asko, Patxi, kronikagatik. Beharbada hirugarrenerako pentsa daiteke nola dinamizatu bilkura, etab., berau emankorragoa izan dadin. Baina hori etorriko da. Ondo segi.