Zein gogorra den futbol entrenatzaileen bizimodua! Bapo irabazten dute, baina gaur egun ez dute nahikoa futbolaz jakitea; horretaz gain, liderrak izan behar dira, psikologoak, eta komunikatzen jakin behar dute. Bestela, jendeak barre, herenegun “Maracaná 05”:http://www.cuatro.com/programas/deporte/maracana05/ saioan Jose Mari Amorrorturen kontura egin zuten legez.
Minutu batez-edo, saioko aurkezleek eta platoan zegoen publikoak lo itxurak egin zituzten atzeko pantaila erraldoian, Amorrortu hitz egiten ari zen bitartean.
Aupa Joxe,
Egia esan, Amorrortu ez da ilusioa saltzen duen horietakoa baina bere kontura barre egitea… Ez nuen saioa ikusterik izan, baina horrelako graziak jokoz kanpo daudela iruditzen zait.
El rondo, beste hau orain… Zarata ateratzeko besterik ez dago platoan egoten den jendea.
Portzierto, zorionak!
Kaixo:
Bai, nik ere ikusi nuen esketxa. Ondo da barre egitea (eta eragitea), baina pasa egin zirela uste dut.
La 2-eko “El rondo”ren oilotegi itxura hartu nion “Maracaná 05” berriari.
Hau da, Robinson-en estilokoa baino, PacoJó-ren estilokoa da saioa.
“Carrusel deportivo” telebistara eramana?