Cibermedios

Prentsa digitalak hamar urte bete ditu Espainian, eta, hori dela eta, zenbait adituk liburu bat atera dute: “Cibermedios. El impacto de internet en los medios de comunicación en España.”:http://e-periodistas.blogspot.com/2005/11/se-publica-cibermedios-un-repaso-diez.html Ramon Salaverriak koordinatu du lan hori, eta Espainiako Hezkuntza Ministerioak ordaindu.

Liburua honako irakasle hauek egin dute: Mª Ángeles Cabrera González, Rosario Calvo Diéguez, Rafael Cores Fernández-Ladreda, Javier Díaz Noci, Manuel Gago Mariño, Antonio Isasi Varela, Moisés Limia Fernández, Xosé López García, Koldo Meso Ayerdi, José Luis Orihuela Colliva, Mª Bella Palomo Torres, Xosé Pereira Fariña, Idoia Portilla Manjón eta Charo Sádaba Chalezquer. Denak irakasleak Malaga, Santiago de Compostela, Nafarroa eta EHU unibertsitateetan.

Liburuak kontuan hartzen ditu, atal batean, zibermedioak euskaraz. Baita blogak ere.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

6 erantzun Cibermedios-ri

  1. egilea: Luistxo

    Eta zer dio euskarazko horien inguruan?

  2. Atal hori Javier Diaz Noci eta Koldo Mesok, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek idatzi dute. Bertan euskal ziberkomunikabideen –horra hitz berri bat– historia jorratzen dute. Datu anitz aurki daitezke horrialde horietan: euskal komunikabideen audientzi kopuruak, zenbait komunikabide konretuen bilakaera azken urteotan eta euskararen egoera orokorra internet sarean. Hemen idazten ari naizenez, aipatu dezaket ere Goiena.net aipatzen dela liburuan.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Hara, Ramon Salaverriak berak erantzun dizu, Luistxo, nik baino egokiago, ez baitut liburua irakurri (ez eta esku artean hartu ere, oraingoz).

    Eta zuri, Ramon, ongi etorri Farora. Ez nekien euskaraz zenekienik, eta benetan pozten naiz. Denboraldi batez erdi galduta izan zaitut, baina atzo bertan sartu zintudan nire Bloglineseko zerrendan. Besarkada bat bioi.

  4. Eskerrak ongi etorriarengatik, Joxe.

  5. egilea: Luistxo

    Beste liburu bat interesatuko zaizuna, Joxe. Hau gainera, doan eta librea, saretik jaisteko modukoa.

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker, Luistxo! Oraintxe bertan ipini dut inprimatzen. Ondo etorriko zait, bai horixe. Ondo segi.

Utzi erantzuna Luistxo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude