Aupa Etxebeste!

Atzo Arrasaten izan ginen Aupa Etxebeste! filma ikusten. Guztira sei senide, ama eta Miren alaba barne. Gure amak 45 bat urte eramango zituen zinemara joan barik, eta atzo animatu egin zen gurekin etortzera. Eta gustura irten, gu bezala.

Pasarte batzuk ez ziren ondo entzuten, eta horrelakoetan eskerrak azpitituluei, bestela ezin haria jarraitu. Une batez pentsatu nuen nire gorraizea izango zela, baina gero beste batzuek ere esan zidaten gauza bera, beraiek ere ez zituztela ondo entzun zenbait zati.

Hasieran kosta egin zitzaion filmari arrankatzea, baina istorioak aurrera egin ahala, hobetuz joan zen. Apala iruditu zitzaidan filmaren abiapuntua, baina zuzendariek ondo baliatu dute komedia gazi-gozoa egiteko. Bitarteko gutxirekin, emaitza ona atera dute. Aupa Etxebeste!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

6 erantzun Aupa Etxebeste!-ri

  1. egilea: 3ARRANO

    Ni ere Arrasaten izan nintzen atzo, eta ia ordu erdiz ilaran itxaron ostean, hasierako 8 minutuak galdu nituen arren, eta Amaia antzokiko besaulkiak inoiz ikusi ditudan deserosoenak izan arren, asko gustatu zitzaidan filma.

    Dena den, azpititulatuta egoteak asko eragotzi ninduen, nahi gabe ere begirada hauetara zuzentzen bainuen.

  2. egilea: eneko

    3ARRANO moduan ibili nintzan ni, baina antza denez, atzerago ilaran. Mikel ikusi nuen, baina ilaran lekua ez galtzeagatik ez nintzen agurtzera hurbildu.

    “Aupa Etxebeste” ikusteko asmoarekin Arrasateraino joan ginen eta ordu bete inguru kolan egon ondoren, sarrerak bukatu, eta etxera
    bueltatu behar izan genuen 🙂 . Gu bezala, ez bat ez bi, 100-150 pertsona inguru. Seinale ona.

    Hurrengo batean ikusi beharko dugu.

    Ailegatu ginean jende-ilara izugarria. Jarri ginen ilaran eta harrigarria
    baina oso-oso motel egiten zuen aurrera. Zergaitik? Bada, sarrerak banan-bana
    inprimagailu txiki batek ateratzen zituen. Horrela, ezta gaueko hamarretarako.

    Halako batean, norbaitek pelikuliak hamar minutu hasita zeramala esan zuen. Eta
    inprimagailuak bere martxan. Beste hamar minutu beranduago sarrerak agortu egin ziren.

    Aldez aurretik, Eibartik irten aurretik, takiletara deitu genuen telefonoz…, baina hau beste historia bat da.

    Enpin, hasarrea kentzeko goiz eta majo afaldu genuen. Beste batean egingo dugu barre Etxebesterekin 🙂

  3. Geuk barikuan egin giñuan Amaia antzokira ostera, sarrerak erosteok. 19:00etan hasiko zirela saltzen eta horixe egin genuen. Orduan etzan ia kolarik egon; makina motel samarra delako baino ez.
    Egia da bai domekan itzelezko jendetza batu zela filma ikusteko. 700 sarrera saldu zituzten eta gehiago ez zuten saldu, lehenengo 4 ilaretatik txarto samar ikusten delako. Gure kalkuluen arabera, Asteleheneko Goienkaria, 1.400 bat lagunek ikusi dute astegoienean Amaian Aupa Etxebeste!.
    Zapatu gauean joan ginen gu filma ikustera.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Egia da Amaia antzokiak arazo bat duela sarrerak banatzeko orduan. Guk ere ordu erdi pasatxo egin genuen iladan, eta lehen hamar minutuetan ez genuen ezta urrats bat bera ere eman aurrerantz. Zerbait pentsatu beharko dute arazo horiek konpontzeko.

  5. egilea: Superbai

    Ba, gu, atzo (astelehena) joan ginen filma ikustera.

    Aretoa goraino beteta zegoen. Eskerrak lagun batek atera zizkigula sarrerak aldez aurretik, sekulako ilada zegoen-eta!

    Gustura ikusi nuen filma. Bereziki, Elena Irureta gustatu zitzaidan. Utzi egin du alde batera hain esker oneko den bere “betiko” papera eta oso ondo egin du lan film honetan…

  6. egilea: Sonny

    Ostiralean estrenatu zen “Aupa Etxebeste” Arrasateko Amaia Antzokian,eta 200 pertsona baino gutxiago egon ziran.Larunbateko bi saioak batuta ez ziren 500 pertsona izan.Kontuan hartuta sarrerak Ostegunetik zeudela salgai,nola liteke Igandean ia 1000 pertsona inguru (sarrera barik,noski)edo ta Astelehenean beste horrenbeste bertara hurbiltzea?.Argi dago Amaiako sarrera saltzeko sistema kaskarra edo motela dala,baina egia da ere Ostiral eta Larunbateko martxa ikusita (inungo arazorik gabe),inork ez zuela esperoko holako jendetza.

Utzi erantzuna Sonny(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude