Lerro bakarreko izenburuak

Faroa Goiena.net-en komunitatera ekarri nuenetik, sei hilabete luzez, beti idatzi ditut artikuluen izenburuak bi zatitan: titulua eta azpititulua. Goiena.net-ek horretarako aukera ematen zidanez, erabaki nuen berau aprobetxatzea, eta, horrela, hasi nintzen, askotan majo kostata, formula hori erabiltzen, titulua eta azpititulua.

Orduan nire burua behartu nahi izan nuen, ikusteko zer moduz moldatzen nintzen, eta zenbateraino nintzen gai horrela titulatzeko, ganoraz. Urte erdiz bete dut hasierako asmoa, eta orain erabaki dut nahikoa dela. Hemendik aurrera —hobeto esanda, badira egun batzuk
titulatzeko modua aldatu dudala—, aurrerantzean nire artikuluek izenburu bakarra eramango dute. Ikusiko dugu noiz arte.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Lerro bakarreko izenburuak-ri

  1. egilea: newton

    Momentuak eskatutakoak egin. Nik biak erabiltzen ditut beldurrik gabe, baina hala ere, nahigo dut Izenburu bakarra jartzea.
    Ea faroa denbora asko piztuta dabilen 😉

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Denboraldi batez, behintzat, izenburu bakarra erabiliko dut. Hala ere, baliteke geroago formula biak tartekatzea. Besarkada bat.

Utzi erantzuna newton(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude