Eguraldia eta mahatsa

Igande gauean oheratu zenean, esan zidan Mirenek: “aita, entzun duzu zelako zaparrada?”. Baietz, nik, gogor ari zuela. “Hori ez da izango, bada, ona mahastientzat”, erantzun berak. Behin irailera iritsita, familia osoa eta lagun asko horrela ari gara pentsatzen, eguraldia neurtzen dugu kontuan hartuta ona izango ote den, edo kaltegarria, Esteñibarko mahastientzat.

Orain arteko eguraldia primerakoa izan da mahatsarentzat: eguzkitsua eta lehorra. Horregatik, mahatsa dago ona eta ugari “Esteñibarren.”:http://www.goiena.net/blogak/piperrautsa/66 Orain, berriz, euria etorri da, eta denok arduratan, asko eginez gero kaltegarri izan daiteke-eta alearentzat.

Ordu asko egiten ditugu Esteñibarren, gauza bat ez bada, beste bat egiten (baita tripafestak ere), eta bat egiten dugu Mikelen eta Fatimaren ardurarekin, eurek asko dute-eta jokoan, urtean hainbeste lan eginda. Eguraldia lagun, mahats bilketa irailaren 24an izan daiteke. Ea bien bitartean eguzki ederra egiten duen. Eskatzeagatik…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Eguraldia eta mahatsa-ri

  1. egilea: MARIJO

    Egun on!
    Gaur be eguraldi txarra ta eurixa Arrasate aldian, ze moduz Elorrixon? Zaindu ondo mahatsak ze gero txakoliña….Ah! Ez edan den dena familin artian, ja ja ja, ta esan Mikeli ona dela lagunen artian edatia, adoz? Ondo ibili!!!
    Aurrera Bolie!

  2. egilea: Lorea

    Gaur eguardian, ETB-ko albistegian, zehaski Andoni Ormazabal-en tartean Andoni berak 2 esaera zahar aurkeztu ditu. Bata irail hasierako euriei buruzkoa eta bestea irail amaierako euriteen inguruan. Lehenak garai hortan euria egiteak gauza ona dela mahastientzat dio eta besteak aldentzizakoa.
    Beraz oraindik ez ardura zuen mahastietaz.
    Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude