Ramon eta biok anaiak gara, bera hirugarrena eta ni laugarrena. Gu ere desberdinak gara, oso, beste neba-arreba asko bezala. Bera, Ramon, izugarri ondo moldatzen da margotzen, eta orain hamar bat urte hasi zenetik, oso lan politak egin ditu langintza horretan. Ni, berriz, gusturago ibiltzen naiz letra artean.
Amarenera goazenean bisita egitera, ama ez badago, bakoitzak geure erara adierazten diogu amari bere etxean izan garela: Ramonek intxaur pare bat jartzen du sukaldeko mahaiaren gainean; horrekin, amak badaki Ramon han izan dela.
Nk, berriz, ohartxo bat idazten diot, esanez han izan naizela, eta zer ordutan. Eta oharra mahaiaren erdian uzten dut.
Garbi dago amarentzat Ramonen mezua askoz ere errazagoa eta erosoagoa dela dezifratzeko nirea baino, intxaurrak ikusita ez baitu irakurri beharrik jakiteko zer esan nahi duten, baina berak ondo hartzen ditu biak, bai baitaki bi modu direla hurbiltasuna adierazteko.
Ze gauza polita intxaurrena Joxe!
Zuk marrazkitxo bat egin zenezake, oharraren barruan. Lore bat edo? Baietz amari gustatu!
Ba Patxik dioen moduan gauza polita da intxaurrena. Eta kuriosoa, oso.
Bada hemendik aurrera horixe egingo dut, Patxi, marrazkitxo bat erantsi oharrari. Eskerrik asko iradokizunagatik.