Asteburu ederra

Joan den larunbat honetan burdinola batean egin genuen lo. Hobeto esanda, lehen burdinola izan zen, baina orain moldatua dago, eta hotela da. Ansotegi du izena, eta Etxebarrian dago, Markinatik bizpahiru kilometrora. Leku polita, asteburu bat pasatzeko. Euskaldunak etxean sentituko dira Ansotegin, jabeak saiatzen baitira giro euskalduna sortzen.


Ansotegi erabat birmoldatua dago, baina gordetzen du burdinolaren nortasuna. Haren arrastoak nabarmenak dira eraikinaren edozein tokitan. Hala ere, hotel modernoa da, 15 gelarekin. Gurea aipatu behar izatekotan, esango dut gela oso polita zela.

Ondo-ondotik, gainera, pasatzen da bidegorri bat, eta lotzen ditu Markina eta Etxebarria paseo eder askoan. Jende ugari ikusi genuen paseatzen, eta ez da harritzekoa. Guk ere oinez egin genuen Markinarako joan-etorria, herrian jaiak zirela aprobetxatuz.

Ederto gosaldu genuen igande goizean, baina larunbatean ez ginen hain gustura irten afaritik: lehen hiru platerak oso onak izan ziren, baina okela eta postrea… ez hain onak.

Eragozpenak

Beste eragozpena aurkituko duzue hotelaren webgunean: flash mordoa du, baina nekagarria da, eta bat ere eraginkorra ez erreserbak egiteko. Aspertu ginenean batetik bestera ibiltzen, ezin erreserba eginik, telefonoz deitu genuen, eta kito.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

5 erantzun Asteburu ederra-ri

  1. egilea: Aitor

    Nire neskalaguna eta ni bertan izan ginen duela hilabete batzuk.
    Leku polita da benetan, egun batzuk lasai lasai pasatzeko modukoa. Eta giro ona eginez gero paseotxo politak eman daitezke bidegorritik.
    Guretzat pega bakarra beharbada gelaren prezioa izan zen, apur bat garestia ikasle batzurentzat. Baina ez ginen damutu.
    Gu afaltzen Belaustegi baserrian izan ginen eta oso ondo afaldu genuen bertan.
    Portzierto, Jose, oso web polit eta interesgarria, egunero bixitatzen dut.

    Segi horrela ta Eutsi goiari!!!!!!

  2. egilea: Julen

    Inguru ederra benetan, eta aipatutako bidegorri horretatik paseatzen ibiltzea ere gozatu ederra. Aukeran, etxea ez dago errepidetik hurbilegi?

    Bestalde, mendiko ibilaldi politak egin daitezke inguruan, hangoak mendi txikiak izan arren. Hori bai: inguruetatik mendi-buelta eginez gero, kontuz hango indigenekin, terribleak dira eta!

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    Egia da, Aitor, ikasleentzat garesti izan daitekeela —guri lo egitea eta gosaria kobratu ziguten 80 euro, hau da, 13.310 pta—, baina seguru asko merkeagoa izango da U2 taldeari entzutea baino. Beraz, bakoitzak non jartzen dituen lehentasunak. Eta, bide batez, non dago Belaustegi jatetxea?

    Bestalde, ez genuen ikusi zuk esandako indigenarik, Julen. Horretarako barrurago egin behar seguruenik. Gu errepidetik nahiko gertu geunden, baina hori ez zen trabarik izan guretzat. Besarkada bat bioi.

  4. egilea: Aitor

    Kaixo berriro Joxe,

    Belaustegi jatetxea San Migel gainetik oso urbil dago. Gu arrasaten bizi garenez Ansotegi baserrira joateko lehenik elgoibarrera joan giñen eta gero handik San Migel gaiña igota Ansotegi baserrira.

    Jatetxe benetan polita da eta bertan zerbitzatzen dituzten jakiak benetan landuak dira.

    Prezioa ere ez da batere merkea. Baina penak merezi du.

    http://www.belaustegi.com

    On egin.

    1. D: URL-a nola jarri behar da???
  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Aitor! Hurrengoan handik pasatzen garenean, kontuan izango dut.

Utzi erantzuna Julen(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude