Udazkenean euskaratuko da Harry Potter

Gaur kaleratu da, ingelesez, Harry Potter seriaren azken liburua, Harry Potter and the Half Blood Prince, eta dagoeneko bihurtu da libururik salduena kaleratu aurretik: Amazon liburu denda birtualak adierazi du 1,4 milioi eskari jaso dituela liburu hori kaleratzen denerako.
Amazonek jakinarazi du, halaber, J.K. Rowling andreak saldu dituela liburu gehien liburu denda birtualean, zeina sortu baitzen orain 10 urte. Bestalde, Scholastic Inc enpresa arduratuko da AEBetako edizioaz, eta merkatu horri begira 10,8 milioi ale inrprimatuko ditu.

“Iñaki Mendiguren”:http://www.armiarma.com/zaldiero/152.htm itzultzaileak euskaratu ditu orain arteko liburu guztiak. Eta azken hau ere berak itzuliko du. Esan digunez, espero du liburua euskaratzen hastea datorren udazkenean —baina hori Elkar argitaletxeak esan beharko du—, eta aurreratu ere aurreratu digu nola deituko duen: ziur asko Harry Potter eta printze mestizoa.

Udazkenean hasiko dira euskaratzen

Beste kontu bat da noiz kaleratuko den euskarazko bertsioa. Zaila da hori orain zehaztea, itzultzaileak oraindik ez baitaki zenbat orrialde dituen originalak. Hala ere, salgai jar liteke 2006ko udazkenean.

Iñaki Mendigurenek sari asko jaso ditu bakarrik Harry Potter saila euskaratzearren. Hona hemen orain artekoak:

Itzulpen sarituak

  • IBBY saria. Ohorezko Ziurtagiria irabazi zuen 2002an, Harry Potter eta sorgin-harria liburuaren itzulpenagatik. (IBBY = International Board on Books for Young People).
  • Liburu Gaztea saria. 2001-2002 aldian jaso zuen, Harry Potter eta sorgin-harria liburuaren itzulpenagatik.
  • Euskadi saria. 2001ean Euskadi literatura-itzulpen onenaren saria jaso zuen Harry Potter eta sekretuen ganbera liburuagatik. Urte hartan aipamen berezia izan zuen Harry Potter eta Azkabango presoa liburuaren itzulpenak.
  • Vitoria-Gasteiz saria. 2002. urtean Harry Potter eta suaren kopa liburuaren itzulpenak irabazi zuen lehen saria gazte-literaturan.
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Udazkenean euskaratuko da Harry Potter-ri

  1. egilea: Larraitz

    Nik badaukat jadanik nire alea!!!
    Zer pentsatzen zenuten, Oskar inglesa ikastera joana zela, ala? Ba ez, misio sekretuan juan da. Gora Harry Potter!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Orain artekoen artean zein gustatu zaizu gehien, Larraitz?

Utzi erantzuna Larraitz(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude