San Kristobaleko gotorlekua

Lehendik ere banekien San Kristobaleko gotorlekuan, espetxe bat egon zela, Iruñea ondoan, eta han preso asko izan zirela gerra garaian. Baina ez nekien suntsipen esparru gisa erabili zutela faxistek, nola naziek erabili zituzten Treblinka eta beste asko Europan zehar.
Joxemari Iturralde idazleari irakurri diot horren berri asteburu honetako Mugalari gehigarrian, Garan. Antza denez, 1938ko maiatzaren 22an 795 presok ihes egin zuten San Kristobalgo espetxetik, baina faxistek haietarik 207 hil omen zituzten, “hauetatik batzuk aitzurkadaz akabatu ere”.

Horrela zioen Tolosako idazleak, Fuerte de San Cristobal – 1938 liburua irakurrita:
Aurten bertan Nafarroako Parlamentuak sinatu du agiri bat Holokaustoa gogoratuz eta, batik bat, nazien suntsipen esparruetan hil zituzten 10.000 espainiar haiek. Nafarroako agintariek, ordea, hitzik ere ez dute esan Iruñean bertan frankismoak izan zuen beste suntsipen esparru horri buruz. 1938ko maiatza hartan 2.487 preso zeuden San Kristobalen goseak eta gaixotasunak jota.

Alegia, errazagoa egiten zaigula kanpokoari kontuak eskatzea, etxeko trapu zaharrak garbitzea baino.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun San Kristobaleko gotorlekua-ri

  1. egilea: MF

    Aupa Joxe,

    Argia aldizkariaren 1945. alean San Kristobaleko gotorlekuari buruzko artikulu oso bat ere argitaratu zen.

    Hona hemen helbidea:
    http://tinyurl.com/9ftnx

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko arrastoagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude