Televisió Cardedeu, zorionak!

Aurten “Televisió Cardedeu”:http://www.cardedeu.org/tele/ izeneko herri telebistak 25 urte bete ditu. 1980ko ekainaren 7an sortu zen Cardedeu herrian, herri irratiek Katalunian izandako arrakasta aprobetxaturik. Estatu espainiarrean bera izan zen lehen herri telebista, eta ateak ireki zizkien atzetik etorri ziren beste telebista lokal askori. Arrasate Telebista sortzekotan ginela, 1989aren hondarrean gutxi gorabehera, Katalunian izan ginen lagun batzuk Televisió Sabadell-ek antolatutako jardunaldi batzuetan. Eta orduan izan genuen aukera Cardedeura joan eta lehen telebista hura ikusteko. Apala zen, oso, baina eredugarria. Izan ere, oso telebista parte hartzailea zen, herritarra, lokala, eta katalanez egina.

Itxura denez, 1999an krisi handi bat izan zuen Cardedeu Telebistak, eta itzali egin zen. Baina 2001ean, talde berri bat eratu, eta berriro hasi zen emititzen.

Heriotza eta piztuera

Beste askok bezala, Cardedeu Telebistak erronka bat gehiago du orain: lizentzia bat lortzea telebista digitala izateko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Televisió Cardedeu, zorionak!-ri

  1. egilea: eskoitzarra

    Ba Gipuzkoako lehen herri telebista Telesko, Eskoitzako Udal Telebista izan zen. Eta oraindik bizi da (nahiz eta ezin den esan oso kalitate ona duenik)

  2. egilea: Edorta Arana

    Telebistari dagokionez, katalanengandik badugu zer ikasi.

    Han, benetan sinisten dute gertuko komunikabideak integrazio tresnak direla, normalkuntza sozialerako baliagarriak direla, hezkuntzaren eta hizkuntzaren garapenerako oso erabilgarriak zaizkiela eta aniztasun informatiboa eta politikoa batera datozela.

    Panfletario jarri barik: erakunde katalanek gertuko irrati-telebista eta prentsa lokalaren balio estrategikoaz jabetuta daude aspaldi.

    Hemen aldiz, komunikabideen inguruko ausnarketa politiko seriorik egin duen erakunderik ez dago, ezta alderdi politikorik ere.

    Bien bitartean, eta telebistari dagokionez, deskoneksio territorialak egiten dituzten estatu mailako telebistak dira nagusitu zaizkigunak, eremu lokalean ere (Popular TV, Canal Gasteiz, Localia Gipuzkoa…).

    Zorionak Cardedeuri, eta guk, berriro ere, “galdu deu” esan beharko ote dugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude