Irujo

Nahi nuen Aimarrek irabaztea, eta azkenean berak irabazi, 22-18, baina oraindik ez dut garbi ikusten nola eskuratu duen txapela, goizuetarra oso gaizki hasi baita. Partida arraroa izan da, oso, eta gauean berriro ikusi beharko dut, ulertzeko zer gertatu den.

Sariak banatu ondoren, berriz, atentzioa eman didate Irujoren hitzek: “hasierako beroaldia pasata, kontuan hartu behar dut txapeldunordea izatea ez dagoela bat ere gaizki”, edo horrelako zerbait. Alegia, finala amaitu eta hamar minutu baino pasatu ez direnean, bere buruan buelta ematen hasi dela hartutako zartakoari.

Eta horrela behar da. Irujo gaztea da oraindik, baina erakutsi du, beste behin, txapeldun handia dela, eta ezbeharrean ere badakiela burua jasotzen. Zorionak, bada, txapeldunari eta txapeldunordeari!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Irujo-ri

  1. egilea: Luistxo

    Liverpool eta Aimarpool ikusi ostean, Eibarpool falta emaitzari buelta emateko…

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Hori bai izango litzatekeela balentria itzela, Eibar lehen mailan. Aupa Eibar!

  3. Nire ustez Irujok partiduaren bigarren zatian ez eban bape jokatu. 15-6 uste dot joan zala irabazten eta azkenean galdu egin eban. Egia esan, Aimarrek ere lehen zatian oso gitxi jokatu eban. Ez zan partidu ikusgarria izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude