- Azken hamabost urteotan munduko egunkari gehienek irakurleak galdu dituzte, eta dirua. Orain, berriz, Craigslist agertu da, eta iragarkiak kendu dizkie, eta diru gehiago. Enpresa argitaratzaileak ikaratan daude. Nola liteke enpresa ipotx batek, 18 langilerekin, dardaratan ipintzea munduko egunkaririk ahaltsuenak? Francis Pisanik horrela azaldu du, artikulu honetan:
- *El éxito de Craigslist.org muestra ademas la existencia de amenazas específicas. Lanzada en 1995 por Craig Newmark, un programador en San Francisco ofrece ahora clasificados gratis en 100 ciudades de 20 países entre las cuales Buenos Aires, México, Sao Paolo y, no oficialmente todavía, Madrid. Les quita de esta manera una de sus fuentes tradicionales de ingresos a los periódicos establecidos.*
Zeintzuk dira atalik bisitatuenak Craigslisten? Lana, etxeak, saltzekoak, pertsonalak eta foroak. Eta zergatik sartzen da hainbeste jende? Craigslistek aukera ematen dielako zuzenean negoziatzeko euren artean, bitartekaririk gabe, eta, noski, bitartekariek kobratzen dutena ordaindu beharrik barik. Egunkariak ikaratan, eta inmobiliaria mordoa ateak ixten.
Argibide gehiago jakin nahi izanez gero Craigslisten gainean, klik egin hemen.
Craigslist jaio zen 1995ean Craig Newmark ingeniaria eta ordenagailu programatzaile zelarik IBMn hasi zenean posta elektroniko bidez bere lagunei mezuak bidaltzen San Frantziskoko arte gertakizunen gainean. Gero eta jende gehiagok eskatu zion zerrendan sartzeko, berau handiegia egin zen arte posta elektronikoz bidaltzeko.
Ondorioz, Newmarkek erabaki zuen zerrenda hura sarean eskegitzea. Hasieran asmoa zuen zerrenda izendatzeko SF events, baina lagun batek gomendatu zion deitzeko ordurako mundu guztiak deitzen zion izenarekin: craigslist, Craig-en zerrenda. Eta horrela geratu zen.
Gaur egun San Frantziskon bizi direnak edo berdin New Yorken, Vancouverren nahiz Mexiko hirian gura dutenean apartamentu bat alokatu, autoa saldu edo maitale bat bilatu, craigslistera jotzen dute. 2001eko abuztuan 401.000 bisitari izan zituen AEBetan. 2004ko abuztuan, berriz, 3.600.000. Urtean 10 milioi dolar irabazten ditu, denak lan iragarkiei esker. Informazio iturria, USA Today.