Gaur jokatu dute Mirenek-eta azken partida ligan. Zelan jokatu, gainera: 16-7 irabazi diote Galdakaoko talde bati.
Aurten ez genuen gauza handirik espero txapelketa honetan, Elorrioko jokalari guztiak hasiberriak direlako. Hala ere, bospasei partida irabazi dituzte, eta, beraz, laugarren sailkapen nagusian. Denok uste genuena baino dezente gehiago. Zorionak, beraz, gure neskei, eta baita Kris entrenatzaileari ere. Ahaztu barik Josi, Rocio eta Eli, horien laguntza ere ezinbestekoa izan baita.
Orain, denboraldia ondo bukatzeko, bazkaldu egingo dugu denok batera, jokalariek, gurasook eta zenbait laguntzailek. Lejarazu tabernan izango da hori, arratsaldeko 14:30etan.
Aupa Miren eta Elorrio kt. Animo eta olan jarraitu
Miren oso guapa zara beti eta onena zara niretzako
gora Miren eta Elorrio