Hilabetekako artxiboa: urtarrila 2005

From Milwaukee

Jon Larrañaga mondagoetarra da eta 23 urte ditu. Enpresa ikasketak egin berritan ESTEn, Donostian, aste honetan bertan, asteartean, hegazkina hartu eta Milwaukee-ra joan zen, han urtebete egingo du-eta ikasten, Marquette Unibertsitatean. Iritsi bezain laster blog bat sortu zuen, From Milwaukee, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Blogarion beldurrak

Hemen nabil ni, egunero mezuren bat idazten blog honetan, baina inork irakurtzen ote du? Merezi du ahaleginak? Horrelako galderak normalak dira blogarion artean, eta atzo Igor Leturiak hausnarketa polita egin zuen horren inguruan bere blogean, kontuan hartuta euskal blogosfera. Ahal … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Pello Zabala

Urtarrilaren 1az gero Pello Zabalak utzi egin ditu eguraldi kontuak Euskadi Irratian. Pena hartzen dut, urte hauetan gauza asko ikasi baititut eguraldiaren gainean, eta denak Pellori esker. Ikasi ere, ikasi ditut modu patxadatsuan, berari dagokion moduan, eta euskara ederrean. Atzo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 11 iruzkin

TinyURL

Aurreko batean aipatu nituen lau programa, aldatu dutenak nire lan egiteko modua. Geroago, baina, konturatu naiz Gari Araolazak esaten zidala erantzun batean TinyURL ere horien artean sartzeko. Eta arrazoi du, zeren programa hori erabili baitut inoiz baino gehiago 2004an, baina, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gore-tex

Banuen Gore-tex enpresaren berri, 1984an irakurri nuenetik AEBetako 100 enpresa onenen artean zegoela, bertan lana egiteko. Orain, berriz, Fast Company aldizkariak AEBetako enpresa berritzaileentzat hautatu du. Hori dela eta, aldizkariak artikulu interesgarri bat dakar, eta hor aztertzen du enpresaren historia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Bertsolari

Harreman berezia dut bertsolaritzarekin. Ez dut bertso zaletasunik, eta ez dut horretaz ulertzen. Hala ere, liburu dezente irakurri ditut bertsolarien gainean, baina prosaz idatziak. Halaber, esku artean erortzen zaidanean Bertsolari aldizkaria, gustura irakurtzen dut. Beronen azken alean elkarrizketa egiten zaie … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Putaxio

Sasoi batean ba omen zen Bermeo aldean morroi bat xelebre samarra, eta zeritzan Iñaxio. Baina nola ohitura zuen putetxez putetxe ibiltzeko, denek deitzen zioten Putaxio. Bermeon ez ezik, Arrasaten ere putaxio asko zebilen garai batean, batez ere gu baino mutil … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Explorer

Luistxok arrazoia du: Internet Explorer erabat zaharkituta dago, Mac OS 9.0 sistemarekin dabilena behintzat, bai. Nik horrelako nabigatzaile bat erabili dut 2000. urtean iMac bat erosi nuenetik. Orain dela gutxi arte oso ondo ibili naiz Explorer-ekin, baina azken urtean arazoak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ordenagailu barik

Egun hauetan ordenagailu barik nabil. Berria erosi dut, PowerBook bat, baina lagun bati eraman diot, egunean jarri eta zaharretik gauzak alda ditzan: dokumentuak, helbideak, etab. Hori dela eta, zaila dut egunero Faroan idaztea. Horretarako lagunen ordenagailuak erabiltzen ditut. Gaur, esaterako, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Boot

Nork ez dio, noiz edo behin, ostikada bat eman kafe makinari, dirua sartuta kaferik ematen ez duelako? Edo aspaldian tabernan musika jogailuari, ez zebilenean? Antza denez, ordenagailuen garai jurasikoan ere, trastoa ez zebilenean, garrantzitsua omen zen leku egokian ostidaka on … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1