Bertsolari

Harreman berezia dut bertsolaritzarekin. Ez dut bertso zaletasunik, eta ez dut horretaz ulertzen. Hala ere, liburu dezente irakurri ditut bertsolarien gainean, baina prosaz idatziak.

Halaber, esku artean erortzen zaidanean Bertsolari aldizkaria, gustura irakurtzen dut. Beronen azken alean elkarrizketa egiten zaie hainbat bertsolariri, nola igarotzen zituzten Gabonak haur denboran. Eta gauza interesgarriak isurtzen dituzte bertsolariok.

Bertsozale elkartearen aldizkariak formula ona aurkitu du, eta aletik alera bertsolaritzaren inguruko ikuspegi berezi bat eskaintzen digu. Testu argiak ditu, argazki onak, eta tamaina egokia. Niri, behintzat, balio dit.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Bertsolari-ri

  1. egilea: Anonymous

    Joxe, argipen bat Faroari: Bertsolari aldizkaria ez du Bertsozaleen elkarteak argitaratzen. Bertsolari aldizkaria plazaratzeko, 1991an elkarte propio bat sortu zen, eta ez dauka ezelango loturarik bertsozale elkartearekin. http://bertsolari.net/norgara.cfm Beste gauza bat da, horko kontseiluan dauden asko -gehienak ziurrenik- Bertsozale elkarteko kideak, bazkideak eta zuzendaritza taldekoak batzuk, izatea. Bertsolari aldizkariko harpidedudan izan naiz hasieratik, eta Bertsozale elkartekoa ia garai beretik. Eta aldizkaria, garestia iruditzen zait. Oso garestia. Kioskoan ale bakar bat salduko duten duda daukat, daukan prezioa ikusita. patxi gaztelumendi http://www.gaztelumendi.org

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Patxi, argibideagatik. Aurrerantzean kontuan izango dut zuk esandakoa. Garestia izatea, egia hori ere, baina txukun eginda dago, eta, dirudienez, oraingoz badu merkaturik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude