Etiketaren artxiboa: minbizia

Albiste onak Galdakaon

Atzo goizean Galdakaoko ospitalean izan nintzen, bi gauza nituen-eta han egiteko: analisi bat, eta kontsulta. Analisia. Hipercoagulabilidad zuen izena han egin beharreko frogak, euskaraz hipergatzagarritasuna, edo horrelako zerbait. Odol analisiak dira, neurtzeko zelan dagoen odola, eta ea joerarik duen tronbosiak-eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 6 iruzkin

Elena Lakaren aldarria

Elena Laka abokatu eibartarrak mezu bat utzi zuen atzo arratsaldean Eibartarrak posta zerrendan, irakurlea erraietaraino astintzen duen horietakoa: Oier bi urte eta erdiko semetxoari tumor bat, minbiziduna, aurkitu diote ezker begian. Oraingoan piztiari deritzo retinoblastoma, eta da begiko minbizi bat, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Linfoma baten historia

Igande iluntzean Fatimak deitu zidan, arreba gazteak, eta esan zidan El Mundo egunkariak zekarrela blogari baten kasua, Bartzelonakoa, eta Ivan Noblek bezala, mutil horrek bere gaixotasunaren berri kontatzen zuela bere blogean. Atzo goizean, berriz, Gari Araolazak bidali zidan antzeko mezua. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Goiz bat ospitalean

Atzo goiza Deustuan igaro genuen, San Sebastian ospitalean. Aspalditik nuen proba bat egiteko han, PET delakoa, alegia Positroiak Igorritako Tomografia. Hori da teknika bat diagnostikoa lortzeko irudi bidez, eta erabiltzen da onkologian eta neurologian batez ere. Beraz, han agertu nintzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Elgoibarren

Atzo Elgoibarren izan nintzen, Barren aldizkariak gonbidatuta. Han, hemezortzi lagunen artean, nire gaixoaldiaz hitz egin nuen, hartarako erabilita liburuaren aurkezpenean prestatutako argazkiak. Ordubete pasatxo izan zen guztira, galde-erantzunak barne. Banuen gogoa Elgoibarrera joateko, hainbat alditan ezin joana izan bainuen gaixorik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Elizarekin egin dut topo

Herenegun pare bat kontrol nituen Galdakaoko ospitalean: kardiologian eta hematologian. Hara bidean, ordea, El Gallora iritsi nintzenean, Erletxe pasata Gasteizko bidea hartu behar den tokian, abade edadetu batek sekulako zartakoa eman zidan atzean bere autoarekin, hiru bat ibilgailu geldirik genundenean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Jaungoikoa

Jaungoikoa Atzo, Donostian ginela, Koldo Mitxelena kulturunean prentsaurrekoa ematen liburua aurkezteko, kazetari batek galdetu zidan ea Jaungoikoarengana jo nuen nire gaixoaldian. Esan nion ezetz, nahiz eta gaztetan apaizgaitegian egona nintzen zazpi urtez, gaixoaldian ez naizela ibili Jainko bila, aspaldi utzi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina