Etiketaren artxiboa: faro zaharrekoak

Blogen eztanda

Technorati zerbitzuak dio 5,8 segunduro blog bat sortzen dela munduan, hau da, egunean 15.000 blog berri. Bestalde, 2004ko otsailean egindako azterketa batek dio Internet erabiltzaile guztien %11k —50 milioi lagun gutxi gorabehera—, blogak irakurtzen dituztela. Ez da harritzekoa, beraz, PC … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Lau programa, zoragarriak

2004a hasi zenean, orain ia urtebete, ez nuen programa hauen berri, batena izan ezik. Uztailetik hona erabiltzen ditut eta, egia esatera, horiei esker orain beste modu batean egiten dut lan. Irekiak dira, doakoak, partekatzaileak eta sarean daude, nire ordenagailutik kanpo. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Tsunamiak

Azken ordua: Hona hemen blog bat, informazio mordoa duena hondamendiaren gainean. Dagoeneko 23.000 hildako eta milaka desagertu eragin ditu atzo Asia Hegoaldean izandako lurrikarak. Richter eskalan 9.0 graduko indarra izan zuen, Hiroshiman jaurtitako 1.000 bonba atomiko adina indar bai, zenbaiten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Gizon mantsoa

Aurreko batean Agatha Christie idazlearen liburu bat erosi nuen, euskaraz, gogoa bainuen haren lan bat irakurtzeko, laburra. Horrela, bada, erosi nuen Gizon Mantsoa eleberria, Hiria argitaletxeak kaleratua. Ez da Agatha Christie-ren libururik onena, baina tira, irakurtzeko modukoa bai. Hala ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Heriotza

Sautrela ikusten ari ginen, Euskal Telebistan. Halako batean, Joxemari Iturralde hasi zen azaltzen beretzat heriotza zela helmuga bat, nola jaiotza den hasiera. Eta berari gustatuko litzaiokeela hiltzea bat-batean, “orain bizirik nago, eta hurrengo minutuan, hilda”. —Niri ere horrela gustatuko litzaidake … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Eguberri on!

Atzo Elorrion egin genuen Eguberri bezperako afaria, ez ginen Lekeitiora joan, azken urteotan bezala. Betiko moduan, hori bai, Aitor koinatuak sukaldatu zuen. Hasteko, zizka-mizka hotzak, gero beroak, eta amaitzeko, kokotxak gulekiin. Gero, jakina, turroiak, kafea eta enparauak. Harrikoa ere, ederra. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Akordatzen

Akordatzen naiz Deustuko Unibertsitatean ari ginela, nola mutil bat, gaztea eta isila, hasi zen agertzen bilera haietan, Euskal Kultur Mintegian, eta bitartean gu ika-mika etengabean ari ginela, ea nor abertzaleago. Akordatzen naiz atxilotu zutenean zur eta lur geratu ginela, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gutuna atzerriko lagunei

Garaia iritsi da, urtero sasoi honetan bezala, idazteko atzerrian ditugun lagunei. Gehienak dira AEBetan, Kanadan eta Israelen bizi izan gineneko garaikoak, herrialde horietan ibili baikinen 1981 eta 1986a artean. Eta harrezkero, eutsi egin diogu haiekin genuen harremanari, Gabonetako eskukitzei esker. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Arartekoa eta tortura

Poztu nintzen Iñigo Lamarka Ararteko izendatu zutenean, poztu nintzen Hondarribian ikusi nuenean Ararteko bezala alarde mistoaren alde egiten, eta poztu nintzen atzo irratian entzun nuenean Arartekoak zenbait gomendio egin diela euskal administrazioei tortura behin betiko desagerrarazteko EAEko atxilotze lekuetan. Ertzaintzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Oi Bethleem

Gustatzen zaizkit Gabonetako kantak. Ipar Ameriketan bizi ginela, haiek entzutean etxeaz gogoratzen nintzen, familiaz, lagunez eta herriaz. Harrezkero, urtero erosten dut disko bat Gabon kantekin. Asko dauzkat, beraz, herrialde askotakoak. Horietatik bat maite dut bereziki, Oi Bethleem, lehendabizi S. Hiriartek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina