Etiketaren artxiboa: faro zaharrekoak

Errege bisitaren ajeak

Egun batzuk igaro dira Espainiako errege-erreginak Arrasatera etorri zirenetik, eta uste dut MCCk ez duela asmatu, monarka espainiarrak ekartzeagatik baino, nola kudeatu duen kontu guztia. Baina aurrera egin aurretik, datu batzuk emango ditut, lagunduko digute-eta hobeto ulertzen zer gertatu den: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Kleenexak

Erabaki dut: hemendik aurrera kleenexak bakarrik erabiliko ditut neure mukiak-eta jasotzeko. Lotsatu egiten naiz apur bat hau aitortzerakoan, 52 urterekin hartu baitut erabaki hori, berandu seguruenik, baina ez beranduegi. Egun hauetan burutik beherakoarekin nabil, katarroarekin, eta hor ibili naiz musuzapia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Lehen garaipena

Gaur Galdakaon izan gara, Gandasegi eskolan, eta hor bizi izan dugu gure neskatilen lehen garaipena saskibaloian. Hasieratik bukaera arte irabazten joan dira elorriarrak, ganoraz gainera. Hotz egiten zuen, baina pozik itzuli gara, 20-8 irabazita. Lau partida eta garaipen bat. Ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ipuin bat gauero

Orain arte Begok edo nik kantatzen genion Loa, Loa oheratzerakoan, eta lasai geratzen zen gure Miren. Orain, berriz, amak kantatzea nahi du, eta nik ipuin bat kontatzea… gauero. Lehen gauean, boteprontoan, kontatu nion istorio bat Juan Mari Bandres politikariari entzun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Eneko Barberena

Eneko gure auzoan jaio zen, Musakolan, eta han bizi da, Mondragoeko errepublika hartan, unibertsitatean ez dabilenean, Zuzenbidea ikasten ari baita EHUn. Bera da, gainera, gure auzoan sortu den idazle ganorazko bakarra. Eneko gaztea da oraindik, 21 urte, baina dagoeneko hainbat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Gaztelurrutia

Beñat Gaztelurrutiaren aita hil da. Beñat bera entzunez ezagutzen dut, eta hedabideetan ikusita, baina hurbiletik jarraitu dut haren aitaren gaixotasuna. Izan ere, ni gaixotu eta laster jakin nuen Angel ere Galdakaora eraman zutela, hura ere minbizi mota batek jota. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

OAI: produktu interesgarria

Atzo izan nintzen Durangon, baina ez liburu eta disko artean. Nahiago izan nuen aurkezpen batera joan. Izan ere, arratsaldeko 18:30ean CodeSyntax enpresak eta Deli taldeak aurkeztu zuten OAI, produktu bat oso baliagarria argitaletxe eta liburutegientzat. Luistxo Fernandezek, Josu Azpillagak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Muturreko ederra

Eguerdiko ordu bata bost gutxi izango ziren, atzo azokara iritsi nintzenean. Jende asko, eta bero handia. Bego eta Miren alde batetik abiatu ziren, eta ni bestetik. Ramon anaiarekin egin nuen topo, eta harekin batera hasi nintzen han eta hemen kuxkuseatzen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Arnedillotik Durangora

Atzo ere Durangon izan ginen, baina Arnedilloko lagun batzuekin joanda, ikus zezaten bertatik bertara Durangoko Azoka. Arratsaldeko 18:00etan iritsi ginen, eta denbora gutxi egin genuen Landakon; nahikoa, hala ere, gure lagunak harri eta zur irten zitezen: “Etorri egin behar da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Txillardegi

Atzo iluntzean Durangon izan nintzen, Txillardegiri egindako omenaldian. Jende ugari, aurpegi ezagunak eta giro alaia ikusi nuen. Ekitaldia bera kuriosoa izan zen, ondo antolatua eta hobeto eramana. Txillardegi pozik ikusi nuen, akaso apur bat gainezka hainbeste jende atenditu beharrarekin, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina