Larunbat goizean jaso nuen liburua, Xabier Mendiguren Elizegik ekarrita Elorriora. Ederra. Ondo josia. Ikusgarria. Xabierrek eta Elkarrek oso lan ona egin dute. Ahaztu barik Jabi Ubierna, azaleko diseinatzailea. Nahi nuen azalak garbi erakustea liburuak minbizia duela gai, edergailurik gabe. Eta Jabik erderki asmatu.
Egia esan behar badut, larunbat goiza igaro nuen hodei batean bezala, noraezean. Hasi nintzenean eskaintzak idazten, berriro azaleratu zitzaizkidan emozioak, aspaldi samar atzenduak nituenak. Lehen alea Idoiari eman nion, koinata eta Kalkutako Teresa gurean. Ezin izan zuen irakurri eskaintza, malkoen beldur, baina gero liburua tabernara eraman, eta honez gero Elorrio erdiak ikusi du.
Askok esan didate Jakobanean ikusi dutela liburua, eta banaka batzuek galdetu era bai ez ote dudan aterako gaztelaniaz. Batek, euskalduna bera, horrela esan zion Begori, liburua ikusitakoan: âAy, que pena, chica, ¿en euskera lo vais a sacar? Los de mi edad no lo vamos a poder leer, porque no estamos acostumbradosâ. Nire adinekoa zen.

