Iritsi da liburua

Larunbat goizean jaso nuen liburua, Xabier Mendiguren Elizegik ekarrita Elorriora. Ederra. Ondo josia. Ikusgarria. Xabierrek eta Elkarrek oso lan ona egin dute. Ahaztu barik Jabi Ubierna, azaleko diseinatzailea. Nahi nuen azalak garbi erakustea liburuak minbizia duela gai, edergailurik gabe. Eta Jabik erderki asmatu.

Egia esan behar badut, larunbat goiza igaro nuen hodei batean bezala, noraezean. Hasi nintzenean eskaintzak idazten, berriro azaleratu zitzaizkidan emozioak, aspaldi samar atzenduak nituenak. Lehen alea Idoiari eman nion, koinata eta Kalkutako Teresa gurean. Ezin izan zuen irakurri eskaintza, malkoen beldur, baina gero liburua tabernara eraman, eta honez gero Elorrio erdiak ikusi du.

Askok esan didate Jakobanean ikusi dutela liburua, eta banaka batzuek galdetu era bai ez ote dudan aterako gaztelaniaz. Batek, euskalduna bera, horrela esan zion Begori, liburua ikusitakoan: “Ay, que pena, chica, ¿en euskera lo vais a sacar? Los de mi edad no lo vamos a poder leer, porque no estamos acostumbrados”. Nire adinekoa zen.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

5 erantzun Iritsi da liburua-ri

  1. egilea: Joxe Aranzabal

    Nik 52 urte, eta berak, horren bueltan. Horrekin esan nahi dut jende asko dagoela nire adinekoa, euskara erabat galdu zuena, edo ia galduta duena. Nik ere ia guztiz galdu nuen euskara, eta 21 urterekin hasi nintzen berriro ikasten. Elorrion, gainera, euskaldun asko dago euskaldunen artean ere gaztelaniaz egiten duena.

  2. egilea: Erramun Gerrikagoitia

    Arrazoi intralinguistikoak ere bai. Diozu ze “Elorrion, gainera, euskaldun asko dago euskaldunen artean ere gaztelaniaz egiten duena”. Jakin zazu eta jakin dezagun ezen komportamentu “anormal”? hori (berba egitea euskaldunok erdaraz kin euskaldunak) ez dela bakarrik gertatzen Elorrion, baizik leku askotan. Orain hemen geure eremu aktualean eta lehen an zona historiko urrunagokoak (Aragoi, Errioxa, Bureba, Enkartazioak, Bearnoa, Bigorra, Landak eta bertze anhitz lekhutan nola diosku Axularrek an bere liburu Gero). Behar litzateke azkertu horren arrazoia, zergatia hon komportamentu “anormal” hori. Seguru, nire ustez, ba dagozela faktore extralinguistikoak (opresio politiko imperiala,…) eta baita ere gainera intralinguistikoak (barrukoak in euskara hizkuntza). Erramun Gerrikagoitia. Lekeitio, otsaila 15 martitzena, 2005.

  3. egilea: Iban Arantzabal

    Ba bai, idoia izango da Kalkutako Teresa, baina baita komertzial ederra ere! Berak ez zuen oraindik irakurrita eskaintza. Esan zidan eskaintza ezin zuela irakurri ere, ito egiten zela malkotan. Baina besteoi eskaintza irakurtzeko eta irakurtzeko. Eta irakurtzeko eta irakurtzeko. Portzierto, liburuetan irakurtzen zauden orrialdea markatzekoa zeukan. Irakurraldi bat egin du Idoiak.

    Badut gogoa nik ere liburu hori goitik behera irakurtzeko. Pantailan irakurria dut gehientsuena, baina liburuak… liburuek beste xarma bat daukate, baita Internet zaleondako ere.

  4. egilea: Joxe

    Zu erabat murgildu bazara, ez zaizu kostako amari kontatzea liburuaren xehetasunak. Hori denok egiten dugu, modu naturalean.

    Eskerrik asko zure laudorioengatik, eta emaiozu zure amari besarkada estu bat.

  5. egilea: ekaitz

    beitu, ni zeanikoa naz, hori arratien dau. ni apurbet sunormalitoa naz ta ez dekot lagunik gurebozue nire lagune izitea geitu. nire num: 699404681

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude