8. probintzia, 8. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 8. saioa. Azaroaren 4an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Zortzigarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu:

    * Podcastak.
    * Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan.
    * Bi blog aipagarri: Aramaio eta Mutilmedia.

powered by ODEO

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Podcastak entzuleak gehitzen ditu

Batez beste 46 lagunek entzun dute sarean 8. probintzia, Euskadi Irratian igandero egiten dudan saioa. Lehen atala ez nuen grabatu, eta hori ez dago sarean. Handik aurrerako guztiak zintzilikatu ditut podcast moduan hiru tokitan: Odeon, Faroan eta 8. probintzian. Azken saioa kenduta, oraindik ez baitu astebete egin, horrela banatzen da entzule kopurua podcast bakoitzean.

Irratsaioak Entzuleak
2. saioa 68
3. saioa 67
4. saioa 24
5. saioa 41
6. saioa 33
Batez beste 46,6

Beharbada ez dira asko izango, 46 entzule batez beste, baina pozik egoteko moduan nago, jende horrek entzun baititu podcastak interesa duelako euskal blogosferan. Beraz, irratia iristen ez den jendearengana iristen dira podcastak, eta haren eragina zabaltzen dute.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Zeinuen hizkuntza ere hizkuntza gutxitua da

Euskara, katalana eta gaelikoa hizkuntza gutxituak badira, halakoxea da zeinuen hizkuntza, gorrek darabiltena. Horixe irakurri dut Minority Language Media liburuko artikulu batean, “Signs of Change: Sign Language and Televisual Media in the UK/Aldaketa seinaleak: zeinuen hizkuntza eta telebista Erresuma Batuan”.

Artikulua oso interesgarria iruditu zait, eta berehala pentsatu dut guk zer egiten dugun geure arteko gormutuek ere jaso dezaten informazioa behar duten moduan. Ezer asko ez. Eusko Legebiltzarrean eztabaida potoloren bat dagoenean, orduan jartzen dira interpretari batzuk itzultzen politikarien hitzak, eta kito, esango nuke.

Karrera amaierako proiektu interesgarria izango litzateke aztertzea zertan diren Euskal Herriko gormutuen komunikazio premiak, ondoren hainbat irtenbide eskaintzeko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 4 iruzkin

Ikasle baten balentria

Hemezortzi urteko ingeles ikasle batek, Nik Haleyk, iragarki bat sortu zuen iPod Touch musika irakurgailuaren gainean, eta ipini zuen YouTuben. Erantzun asko jaso zituen, eta onak. Antza denez, Appleko norbaitek ere ikusi zuen iragarkia. Applek berehala erabaki omen zuen iragarki hori bera erabiliko zuela telebista kanpaina batean. Beraz, ikaslea Los Angelesera eraman, eta han grabatu zuten berriz ere iragarkia, baina bereizmen handian. Atzo ziren ematekoa, futbol amerrikarreko World serieak aprobetxatuta.

Ikasgaiak
Wired agerkariaren iritziz, guk denok, eta gure ikasleek ere bai, badugu zer ikasirik kasu honetatik:

  • Ondo aukeratu musika. Nik Haleyk Brasilgo talde baten abesti bat erabili du, CSS, eta deitzen da “Music Is My Hot Hot Sex”. Esan liteke letra iPodzale amorratu batek egina dela. Gainera, abestiak badu ezaugarri aproposik YouTuberako: erritmo errepikatua + neska abeslari azentuduna + sexu aipamen etengabeak.
  • Ez gastatu produkzioan. Kamerarik ere ez duzu behar. Haleyk sortu zuen bideo hori Applen webgunetik hartutako bideo klipak erabilita.
  • Maitasun akritikoa. Enpresa baten arreta bereganatzeko eraginkorragoa da enpresaren produktuei maitasun akritikoa erakustea, gutun bat bidaltzea baino iradokizunak egiten.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

8. probintzia, 7. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 7. saioa. Urriaren 28an egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Zazpigarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu:

powered by ODEO

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Wikikunde

Eusko Ikaskuntzak Jakiunde sortu du, “maila goreneko erakunde aholkularia”, eusko inteligentziaren Olinpo moduko bat. Zorterik onena opa diot, baina irudipena dut ez ote den beste erakunde bat, bat gehiago, XIX. mendeko eredura sortua, pentsaturik herri bateko eliteak bakarrik atera dezakeela aurrera herri hori.

Gure garaian jerarkiak ez dira desagertu, jakina, baina teknologiak, demografiak eta ekonomia globalizatuak aldaketa sakonak ekarri dizkigute, eta sortzen ari dira produkzio molde berriak, eta horiek oinarrituta daude komunitatean, elkarlanean eta autoantolaketan, eta ez jerarkian eta kontrolean. Horri deritzo wiki moldea, eta horrela sortu dira Linux eta Wikipedia, mundu osoan erabiliak, eta horrela sortu da gure artean Euskalbar.

Wiki moldean, konektatuta dauden milaka lagunek parte har dezakete berrikuntzan, aberastasunaren sorkuntzan eta gizartearen garapenean, halako moldez non garai batean amestu ere ez genuen egiten. Horregatik, XXI. menderako nik nahiago wiki moldea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 9 iruzkin

Aurki.com txostena sarean

Sarean ipini dut orain astebete HUHEZIn aurkeztu nuen txostena, Aurki.com informazio batzailearen gainekoa. Baita egun hartan erabili nuen aurkezpena ere. Hemen aurki ditzakezue:

Mila esker zuen erantzunekin lagundu zenidaten guztioi, txosten horretako zenbait atal egin baititut Aurki.com-eko erabiltzaileek emandako erantzunei esker.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Bernardo Atxaga, blogari

Webgunea eta bloga ditu Bernardo Atxagak Interneten, txukun askoak, gainera. Hemendik aurrera, Atxagari buruz zerbait zehatza jakin nahi dugunean, Atxaga.org webgunera jo besterik ez dugu izango. Baina zelakoa da Atxaga blogaria?

  • Zoragarri idazten du, paperean bezala.
  • Luze idazten du, eta, niri behintzat, astun samarra egin zait artikulu horiek pantailan irakurtzea. Inoiz laburrago idaztea erabakiko balu, Renori buruzko artikuluan, adibidez, nik 10 post edo mezu ikusten ditut, ia paragrafo adina mezu, ederrak denak.
  • Ez du loturarik erabiltzen bere idazlanetan.
  • Bere artikuluek ia ez dute tarteko izenbururik, beltzez edo kurtsibaz idatzitako hitzik, bolarik… Interneten trafiko seinale gisa erabiltzen diren baliabideak, lagungarriak irakurtzeko orduan.
  • Ez du ametitzen erantzunik. Horrekin, denbora irabazten du, baina aukera galtzen du irakurleekin elkar eragiteko.

Zuhur abiatu da Bernardo Atxaga blogari gisa, eta ulertzekoa da. Seguru nago medioa hobeto ezagutu ahala, eta konfiantza hartzen duen neurrian, hasiko dela beste zenbait baliabide erabiltzen. Ongi etorri, Bernardo, euskal blogosferara!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Befunky: argazkiekin jolasean

Eibartarrak
Larunbatean izan nuen Befunky aplikazioaren berri, eta orduan bertan eskatu nuen gonbita bat, erreminta probatzeko, izena eman aurretik gonbita bat jaso behar baita. Nik biharamonean jaso nuen. Hauxe duzue nire lehen lana Befunky aplikazioan. Flickr-etik hartu nuen argazki hau, eta eraldatu egin nuen, komiki baterako-edo. Bertan Gari eta Luistxo agertzen dira, blogari eibartarrak.

Befunky oso erraza da erabiltzen, eta emaitza harrigarriak lor daitezke berarekin. Jostagarria eta entretenigarria da, oso. Ahal baduzue, probatu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

8. probintzia, 6. saioa

Horra “8. probintzia“ irratsaioaren 6. saioa. Urriaren 21ean egin dugu Euskadi Irratian, Amarauna saioan.

Edukiak
Seigarren saioan honako gai hauek jorratu ditugu:

  • Zeri esaten zaion trolla Interneten.
  • Zertaz hitz egin den aste honetan euskal blogosferan.
  • Bi blog aipagarri: joxelanda eta Mendiko behatokia.

powered by ODEO

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina